Albisteak

KANBO

Herriko Etxeak bi lursail garrantzitsu eraikigarri bilakatu baditu ere, erabaki horrek sorrarazi duen eztabaidak, hondarrean, aipatu agiria deusestarazi du.


TUTERA

Udalak “Exponnac” ekimena martxan jarri du, hain zuzen ere urtero erakusten ohi diren eraikin publikoak erabiltzen dituzten elkarte nahiz talde lanak.  


MUSITU

Behin betiko onartu da 1-A UE konpentsatzio proiektua zuznetzeko espedientea non azaltzen diren udalari eman beharreko lurzatien azalerak.


EJEA

Burutzen ari diren lanak medio, internetek duen “gaitasun zabala” izeneko aukera urtarrilaren hasieran El Bayo, Rivas, Sabinar, Santa Anastasia nahiz Valareña herrietan ere erabili ahal izanen bide dute.


BAIONA

Herriko Etxea hiri elkargo bakarraren alde ageri da.


LASARTE ORIA

“II. Beldur barik” sarien banaketa egin zen Lasarte Orian, generozko bortizkeriaren kontrako lehiaketan. 12-17 urte bitarte Asier Omos eta Amaia Hartos izan ziren saridunak, 18-30 urte bitartekoetan Ane Galardi.


FRUIZ

Laster udaletxearen irisgarritasuna egokitzeko lanak hasiko dira. Bitartean egoitza Lurbarrira pasatu da, Aldai auzoko 90. zenbakian.


DULANTZI

Udal igerielekuetan dagoen taberna jatetxe kudeatzeko lehiaketa ireki da. Alokairual 2 urtetako epea izango du eta hilean 1.210€ ordaindu beahrko dira. Eskaerak egiteko epea abenduak 11-an bukatuko da.


ALFARO

Azaroan Errioxako Giza Bolondres Federakuntzak bolondresendako oinarriko formakuntza ikastaroa eskaini du.


HENDAIA

“Gu Geu” edizioa hasi da.