Albisteak

ERANDIO

Hondatutako ingurune bat berrurbanizatuko da Txakurzulo eta Alkone kaleetan. Inguruko irisgarritasuna hobetzeko baliatuko dira lanak. Aurrekontua 230.000 ingurukoa izanen da. Bigarren fasean seguruenik 2016ean Karl Marx kalean egingo dira lanak.


HERNANI

2016ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako lanak abenduak 1a arte aurkeztu daitezke. Biteri kultur etxean aurkeztu beharko dira arratsaldeko 18etatik 20etara.


BAIONA

Zuntz optikoa hedatzen hasi dira. Lehenik San Leon eta Polo Beyris auzoetan, datorren urtean bertze alderdietan ere eginen bide dutelarik.


ELINBERRI

‘Nafarroaren historia’ -ren agiri berria irakurgai.


ERRONKARIBARRA

Gasnaren jatorrizko deitura babestua dela medio, publizitate bideo berria hedatzen ari dira, bertako kultura eta gizartea uztartzen dutelarik.


KUARTANGO

Animaliak edukitzeko eta babesteko arauen ordenantzari hasierako onarpena eman diote. Interesatuek, abenduak 18-a arte izango dute irekia epea espedientea ikusteko eta beharrezko alegazioak egiteko, bestela dagoen moduan geratuko da.


DURANGALDEA

Beldur Barik lehiaketara 19 bideo aurkeztu dira Durangaldean, 216 bideo osotara, 1. kategorian (12-17 urte) eta 2. kategorian (18-26 urte) 94.


ZALDIBIA

“Gureran” taldeak ahoz ahozkoaren bitartez sona haundia hartzen ari da. Euren kontzertuetan nerabezaroan entzuten zituzten abestien bertsioak egiten dituzte.


HENDAIA

Azaroaren 12ean Herriko Etxeak hobekuntza kontratua sinatu du.


TUTERA

Francisco Fuentes historialariaren hainbat lan labur liburu batean bildu berri dituzte.