Albisteak

OIBAR

Udalak “Silo” alderdian garbigunea sortu du, helburua hondakin oro harantz inguratzea delarik.


IRUÑEA OKA

San Jose de los Llanos industrialdeko 2. sektorea urbanizatzeko proiektuari behin betiko onarpena eman zaio.


DERIO

Bizkaiko Aldundiak otsailean izandako eurite gogorren ondorioz gertatutako kalteak konpontzeko 159.879,89ko diru laguntza eman du.


GOIERRI

Trigoi triatloi taldeak ateak irekitak ditu taldekide berriak izan nahi dutenentzat. Taldean sartzeko 150 ordaindu beharko da, horren barruan jantzia, lizentzia, Antzizar kiroldegiko kuotan beherapena eta ikastaroak sartzen dira. Argibide gehiago 630661045 edo trigoitt.mendia@gmail.com .


BIDARTE

Herriko Etxeak, 2016ko urtarrila eta otsaila bitarte egin beharreko errolda dela medio bi langile kontratatu nahi du. Argibidea: s.haget@bidart.fr


ELINBERRI

‘Sorgin Beltz’ -en agiri berria irakurgai.


OBANOS

Udalak areto publikoen erabileraren lagapena arautzen duen ordenantza onetsi du.


ARABA

Arabako foru aldundiaren zenbait bulegoetan dauden berogailuak martxan jartzeko behar den C gasoleoa ‘Dispetrol Onaindia SL’ enpresak hornituko du, 241.998 €-ren truke (BEZ barne).


BERRIZ

Herriko terrazek araudi berria izango dute, ordutegia, leku hartze arauak eta lizentziak lortzeko baldintzak zehaztuko dituena.


ORDIZIA

Gaztetxearen 26 + 3 urteurrena da aurten.