Albisteak

ÑAÑARRIKO

IX. rallysprintean Iban Tarsicio eta Iñigo Peña izan ziren garaile.


BURUNTZALDEA

Maiatzaren 25era arte errenta aitorpena egiteko epea zabalik, euskaraz %15ak egin ohi du Buruntzaldean.


NAFARROA GARAIA

Hondar datuen arabera (2014) lagun batek duen urteroko errenta 12.202koa bide da.


ELINBERRI

Izarrekin dantzan-en olerki berria irakurgai.


BAIONA – IRUÑEA

Bi hirien arteko senidetzaren berrindartzekotz nahian, Baionan “Iruñea” elkartea eta Iruñean “Baiona” elkartea berpiztu dituzte.


TREBIÑU

Gurutze gorriak, bertan baskula bat instalatzeko 41.726€ jaso ditu.


TOLOSA

Larunbatero asteroko azoka Zerkausia, Euskal Herria eta Berdura plazan, goizeko 8etatik aurrera.


BERGARA

Nerabe eta haurrentzako udako aisialdi eskaintza aurkeztu du jada Udalak. Udako kirol ekintzak, Bibliopiszina, Udaleku irekiak eta Kanpamentu teknologikoak. www.agorrosin.net en informazio gehiago eta izen emateko argibideak.


TUTERA

Nafarroa Garaiko gobernuak, bederatzi milioi xahutu ondoren, Ziertzo Mendiak industriagunea Tuterako udalari utzi dio.


HENDAIA

“Esku Zabal” elkartearen eskutik Libanoko zazpi erbesteratu heldu dira.