Albisteak

EIBAR – ARRATE

Igandero Gerra zibila Eibarren interpretazio zentroan, 11:30etatik 13:00etara bisita gidatuak. Aurrez erreserba egin behar da, 944029099 / albergues@ateri.net en, muxutruk.


ELINBERRI

Botikatik-en agiri berria irakurgai.


HILTEGIAK

Bidasoaz iparralderanzko hiltegiak medio, Mauleko bideoa zelatan, egoera orokorra zertan den ongi zehaztu ahal izatekotz legebiltzarkide batzordea sortu dute.


AGURAIN

Aurten ere ‘Kultur Bira’ programa atera nahi dute, horretarako bertan parte hartu nahi duten taberna zein dendariek diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute.


ZEBERIO

Igandeetan hamabost egunero Zineforuma herriko eskola zaharrean 20:00etatik aurrera. Maiatzaren 1ean “Pride” filma.


AZKOITIA

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko, Urola ikastolak Lhko eskaintza zabalduko du ziklo berriarekin.


“EUSKARAZ BLAI”

Ekainaren 26tik irailaren 3rat burutuko ditzuten Baztan Bidasoako udalekuetan maiatzaren hamar bitarte izena ematen ahal da. Zortziehun toki aurreikusi bide dute.


“HATSA”

Senpereko elkarte ezagunak urtero ospatzen duen “Poesia Eguna” testuinguruan olerki bilduma berria aurkeztu du. Halaber, aurtengo XVIII. urteurrenean ehun eta hamalau idazle bakarka nahiz berrehun eta berrogeita hamar gaztetto taldeka ari izan dira.


BILAR

Biribil poligonoan beste upategi bat eraikitzeko asmoa dute.


NERBIOI – IBAIZABAL

Emprendethea Nerbioi – Ibaizabal III. Ideia lehiaketako lau irabazleak ezagunak dira jada. Hamahiru proiektu aurkeztu ziren. Irabazleak: Josune Rodriguez eta Mikel Hervasen “Seeyouzoom”, Leire Esparzaren “Koloreak”, Felicidad Izquierdo eta Iker Guerreroren “Talent academy” eta Bitor…