Albisteak

ASPARRENA

Zentral hidroelektriokoaren kudeaketa egiteko pertsona bat kontratatu behar dute. Aurkezteko epea maiatzak 25-a arte egongo da irekia.


UGAO-MIRABALLES

“Ugaon erosketak euskaraz” ekimenean 37 komertziok hartu zuten parte, zozketaren irabazlea Iratxe Etaio Iturri izan delarik.


ZUMAIA

Apirilak 25era arte udaleku irekietan izena emateko epea zabalik. 943143264 edo 943865025 zenbakietan.


GOIZUETA

Nafarroa Garaiko gobernuak “Corraliza del Cascajo” izeneko alderdian zilegieta batzuen berreskuratzekotz adostu du. Horrela, “Baiunga” ingurukoak direla karrikaratu dute, baita ubideari loturiko hitzarmen testuinguruan egin dutela ere.


“THE BASQUES OF SANTAZI”

90eko hamarkadako filmak Santa Grazin, Urdaiten ari ziren artzainen lana islatu zuen. Argibidea: http://www.puntodevistafestival.com/eu/noticias.asp?IdNoticia=433#sthash.CGq13Fq0.dpuf


ARAMAIO

Auzoetako jaiak ospatzeko diru-laguntzen deialdia ireki da, aurrekontua 16.500€-takoa delarik.


ZIERBENA

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu dute maiatzaren 2 eta 9an. Izena emateko azken eguna apirilak 28 (kultur etxean edo 946366007). Kultur etxean izango da eta 17:30-20:00. Elebiz.


ORDIZIA

Ibilgailuen abiadura moteltzeko lau baden jarri ditu Udalak.


GOIZUETA

Plaza zolaberritzekotz proiektua onetsi dute. Horrela, udalak 443.766 xahutuko du. Halaber, beranduenez ekainaren 23an lanak hasiko direla jakinarazi dute.


ELINBERRI

Txoko berri bat, Ane Ablanedo Larrion, eta bere lehen agiria irakurgai.