Albisteak

FERMIN MUGURUZA

“Nola?” dokumentala atera zuen iazko urte amaieran, New Orleansen Katrina hurakanaren hondamendia gertatu eta hamar urtera bertako musikariekin grabatutako 10 kanturekin batera.


“BESARKATU EKIMENA”

Apirilaren 23an “D” ereduaren aldeko jaia ospatuko dute. Erdiguneko enparantzan, 10:30etatik aitzinerat, hamaika aukera. Argibidea: nafarroaeuskara@sortzen.eus


“GARAZI”

1959ko filmak Arnostegiko gainean ziren artzainen lana islatu zuen. Argibidea: http://www.puntodevistafestival.com/eu/noticias.asp?IdNoticia=433#sthash.CGq13Fq0.dpuf


ESKUERNAGA

Udal honek 11.119€ jaso ditu 2.015 urtean Arabako hirigintza sailetik.


PORTUGALETE

Maiatzaren lehenera arte Arte eta Artisautzaren XXII. erakusketa ikusgai.


ORIO

Gerratik ihesi doazen errefuxiatuei elkartasuna eta botak eta bestelako oinetako sendoak biltzeko #katiuskaerronka ekimenarekin bat egin du Udalak.


ALDEANUEVA DE EBRO

“Enoturismo” lasterketan 600 lagun inguru aritu berri dira.


AZPILAGAÑAKO GARTXOT ETA SAN FERMIN PEÑAKO KONPARTSAK

Antzezlan ederra antolatu dute Gartxot konpartsako lau erraldoi ertainek eta San Fermin peñako konpartsako Zaldiko eta Kilikiek. Euskal Herriko hainbat pertsonaia mitologiko eta historiko azalduko dira bertan, aniztasunaren aldeko dantza eta antzerki ikuskizunean. Maiatzaren 21ean…



LANGRAIZ OKA

Igerilekuaren parean biribilgune bat egin behar dute.