Albisteak

GERNIKA – LUMO

EGEA-k (Enpresak Garatzeko Euskal Agentziak) eskualdeko enpresei laguntzak emango zaizkiela jakinarazi du. Apirilaren 13an hitzaldia antolatu du, goizeko 10:00etan Eraikuntzaren teknologia berrien berrikuntzarako zentroan. Argibide gehiagorako 946256392 edo edb@lanbide-ekimenak.com en.


IRUN

Udaltzaingoak ibilgailuetan ITV eta aseguru kontrolen kanpainari hasiera eman dio.


“EBRO FOROA”

Ibaiaren uholdeak eta horien ondorioak, kalteak direla medio, Nafarroa Garaiko gobernuak sustaturiko ekimena da, “CHE” nahiz udalak, laborariak ere parte hartzen ari direlarik.


BAIONA

Udako jaietako “Tanborrada Ttiki” dela eta, “Besteak” peñak sei eta hamaika urte bitarteko atabalari gaztettoak bilatzen ditu.


MIHI URDINA EDO ARDIEN SUKARRA

Arabako gobernuak gaitz honen aurkako txertatze plana aurkeztu du. Horrela bada, abere guztien % 85 txertatzen bada, doan izango da txertaketa. Informazio gehiagorako honako helbidera jo: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2016/035/2016_035_00963_E.pdf


ERMUA

Irulitxa txarangak 20 urte betetzen ditu aurten.


USURBIL

Oiardo kiroldegiko boulder berria erabilgarri dago.


SUNBILLA

Eskola eraikin berriaren premia nabarmendu dute.


ELINBERRI

Joseba Aurkenerena Barandiaran-en agiri berria irakurgai.


“LUKE”

“Nolako lurraldea nahi dugu biharko?” gaia landu eta iritziak jaso dira, Lapurdin hamabortz urteetarakotz baliogarria izan nahi duen herriarteko plangintza agiriari “LUKE” deitu diotela.