Albisteak

BARAKALDO

Udalak bat egin du Giscom-Euskadi hiriko merkataritza jarduera aurrera eramateko egitasmoarekin.


BEASAIN

Loinatz jaietako kartela hautatzeko prozesuan sei kartel finalista geratu dira, orain herritarrek aukeraketa egin dezakete euren botoak www.beasain.org en eginda. Kartelak Loinazko San Martin plazan jarriko dira ikusgai eta bozka apirilak 13ra arte egin daiteke.


NAFARROAKO ARTXIBATEGIA

Juan Albret eta Catalina Foix nafarron errege eta erreginaren testamenduak doako erakusketan ikusgai.


ELINBERRI

Xanti Begiristain Madotz-en itzulpen berri bat irakurgai.


Divertis bidaiak – Bruce Springsteen

Bruce Springsteen-en maiatzak 17ko Donostiako kontzerturako bidaiak hiri ezberdinetatik antolatuko dituzte Divertis Bidaietako gure babesleak.


“XIHIKO”

“Elirale” dantza taldearen sorkuntza berria da, Pantxika Telleriaren lanak protagonismo handia duelarik. Udaberrian han-hemenka ari dira.


ZIGOITIA

3., 4., 5., eta 6. mailako ikasleek, apirilak 9-an aukera izango dute Abadalaueta elkarte etnografikoarekin lan egiteko eta artikulu bat idazteko. 9:45-etan liburutegian.


DERIO

Apirilak 15era arte Derioko XXI. azokan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik. Azoka maiatzaren 15ean izanen da.


ANTZUOLA

Oinarinek plaza dantzen ikastaroa antolatu du jendeak erromerietan dantzatzeko gaitasuna har dezan.


Voltaia + Tutan Come on + Muxu Beltza Elizondon

Larunbat honetarako beste plan batekin gatoz gaurkoan, Baztaneko Elizondorako, bertan, Voltaia, Tutan Come On eta Muxu Beltza taldeak izango dituzue Kintofest jaialdiaren barruan. Egurra!!!