Albisteak

TUTERA

Nafarroa Garaiko legebiltzarrak kontserbatorioa 2017an diruz hornitzekotz aho batez onetsi du, Nafarroa Garaiko gobernuak bere egin behar izanen duelarik.


ELINBERRI

Sorgin Beltz-en olerki berria irakurgai.


ORTZAITZE

Saltoki handi baten eraikitze baimena dela medio, eztabaida berpiztu dute, jada zenbait bilkura egin dituztela.


GASTEIZ

Apirilak 5-a arte egongo da zabalik epea kale jolasak antolatzeko lizitazioan parte hartzeko.


ARRATZU

Udalak 82.867,59 euro jasoko ditu “Programa de zonas rurales”en barruan.


ORNITHO.EUS WEB ATARIA

Geoparkeak eta Aranzadi zientzia elkarteak www.ornitho.eus ataria sustatzeko hitzarmena sinatu dute.


JOSÉ JAVIER ABADÍA

Zangozako “Centro de Creación Eva Plano” delakoan bere margolanak plazaratu berri ditu.


“HERRI BERRI”

Donibane Lohitzuneko taldeak emakumeen aldeko neurriak karrikaratu ditu, hala nola harrera guneak, lan baldintzak, haurren zaintza…


LAUDIO

Aurtengo pintxo txapelketa ‘El Túnel’ jatetxeak irabazi du epaimahaiaren arabera. Herritarrek aldiz, ‘Iluntze’ jatetxea eman dute irabazle gisa.


AREATZA

Udalak agendari buruzko informazioa herritarrei helarazteko whatsapp sistema berria ezarri du, horretarako nahi duen herritar orok bere sakelekoan 656778094 zenbakia gordeta nahikoa da.