Albisteak

AIA

XV. Idi proba Laskik irabazi zuen, Kamiñoko jatetxearekin lehia estuan izan arren.


ALFARO, KADREITA, KASTEJON

Albiste arrunt bilakatu denez, euskal mendialdean egun euritsu batzuk suertatzen direlarik, Erriberan nahiz Errioxan ibaiek kalteak sortzen ohi dituzte. Negu honetan ere, hamaikagarrenez, bereziki aipatu populazio guneetan nahiz alorretan, soroetan, errepideetan arazo latzak jasan dituzte.


ELINBERRI

Maddi Zubeldia-ren agiri berria irakurgai.


HAZPARNE

Ekainaren 1ean Hazketa zabortegia itxiko dute. Horrela, lurperatzen ziren hondakinak erregai bilakatuko dira.


BASTIDA ARABA

Lurzoru urbanizagarrian eta herriguneko lurzoruan energia fotoboltaikoa sortzeko instalazioak jartzearen ingurumen txostenari onarpena emna zaio.


BERASALUZE II.

Berriztarrak 18 urteko profesional mailako ibilbideari amaiera emango dio urriaren 1ean Bizkaia pilotalekuan.


IDIAZABAL

II. argazki digitalen lehiaketan parte hartzeko epea maiatzak 13ra arte zabalik. Argibide gehiago www.izaldarrok.eus en.


JESUS BASIANO MARTINEZ

Murtxanteko udala margolariaren heriotzaren 50. urteurrena oroitzen ari da. Horrela, aurten hamaika ekitaldi prestatu ditu. Iruñeko udala, halaber, bertze hainbat prestatzen ari bide da.


XÜBÜKOTA

Zortzi ume biltzen dituen Zuberoako lehen haurtzaindegi euskalduna Mauleko erdigunean ari da, horren arduradunak Luxi Agergaray eta Marion Cazenaze direla.


ARABA

Ibaietako arrantzaren aprobetxamendua agindua atera da. Har daitezkeen arrain espezieak hauek dira: Amuarrain arrunta (Salmo trutta) Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss) Barbo arrunta (Luciobarbus graellsi) Karpa (Cyprinus carpio) Loina (Parachondrostoma miegii) Tenka (Tinca tinca) Ezkailua edo…