Albisteak

KASEDA

Nafarroa Garaiko gobernuak “Peña” alderdian haize eihera gunea sortu nahi du.



ELINBERRI

‘Botikatik’, farmaziari buruzko txoko berria agirietan eta lehenengo alea irakurgai.



LARRABETZU

Larrabetzu – Lezama Osasunaren karrera-martxa apirilak 17an izanen da, izena apirilaren 4a baino lehen eman beharko dute parte hartu nahi dutenek.


“AREAGO” KONTKIZUN LABURREN LEHIAKETA

Ezkio – Itsasoko Igartubeiti baserri museoak antolatzen duen lehiaketa aurten bere bigarren edizioan Patxi Zubizarretak irabazi du “Baserriak barre egiten duenean” kontakizunarekin. Bigarren saria Gorka Azkaratek lortu du “Kupela bete muztio” lanarekin.


IRUÑERRIA

2015ean 140.522 tona zabor jaso bide dute.


PARIS

Euskal harategi batek “Charonne” karrikan haragi banagailu elektronikoa paratu du.


Txarrinak EH-ko Mus finalan

Pasa den larunbatean, martxoak 5, URDIÑARBEN (ZUBEROA) EUSKAL HERRIKO VIII. MUS TXAPELKETAKO FINALA jokatu zen. 128 bikotek parte hartu zuten eta horietako bat BERBINTZANAKOA zen (ÁNGEL MARÍN DE ESTEBAN eta JAVIER ASÍN GARCÍA). TXARRINEK lehenengo hiru partidak irabazi…


GASTEIZ

Arriagako Kofradiaren kalean oinezko pasabideak berritu behar dituzte eta obrak ‘Construcciones Aguillo SA’-k egingo ditu 157.918,50 €-ren truke.