Albisteak

BUÑUEL

“ALSTON” enpresako langileak hainbat ekimen burutzen ari dira, lantegia itxi ez diezaieten.


ELINBERRI

Joseba Aurkenerena Barandiaran-en agiri berria irakurgai.


ERROBI

“Sudmine” enpresak urrearen bila jarraitzen du. Ondorioz, kezka ekologikoa hedatzen ari da.


ARABA

San Prudentzio egunean antolatzen diren kirol ekintzentzako dirulaguntzen deialdia ireki da.


LARRABETZU

Domekan Horibai gaztetxean 18:30etan Bide ertzean eta Metrokoadrokaren kontzertuak.


ARRASATE

Arrasaten 2015ean gida baimena euskaraz atera zutenen artean 400 euro zozketatu dituzte eta Nagore Gomezek irabazi du zozketa.


LIZARRA

Udala ohiko zergak aztertzen ari da, lantoki gehiago bertara daitezen.


BIARNO, LAPURDI, NAFARROA BEHEREA, ZUBEROA

Datorren ikasturtean hemeretzi gela itxiko dutela iragarri dute. Horregatik gurasoak zenbait ekimen burutzen ari dira: Ahurti, Baiona, Bardoze, Barkoxe, Bastida, Larraine, Pabe…


ULIBARRI-GANBOA URTEGIA

2.000 metroko luzera duten sei kale mugatzeko balizak apiriletik uztailera jartzeko eskatu du Arraunketako Euskal Federakundeak.


GORLIZ

Otsailaren 8an lehiatutako txakurkrossean Jose Felipe Larrazabal – Gringo bikotea gailendu zen, 18´47” ko denbora eginez eta Bizkaiko txapelketarako 20 puntu eramanez.