Albisteak

UZTARITZE

Ihauteri garaia dela medio, euskal kulturari loturik dagoen urteroko “Hartzaro” jaialdia ospatu berri dute.


GASTEIZ

Erabilera orokorreko bulegoetan dauden fotokopiagailu eta inprimagailuetan paper birziklatua erabiltzeko kudeaketak egiten ari da.


ELORRIO

Udal liburutegian Wifi-a jarri berri du Udalak.


ZIZURKIL

Atxulondo kultur etxeari zein erabilpen eman behar zaion aztertu eta erabakitzeko, Udala herriko kultur, kirol eta maila sozialean mugitzen diren taldeekin elkartzen ari da urtarrila eta otsailako hilabeteetan.


VOLTAIA

Voltaia taldeak bi kontzertu emango ditu ostiralean, Otsailak 19, Zarauzko Arrano tabernan, gaueko 22:00etan Hilkar taldearekin batera eta larunbatean, Otsailak 20, Trintxerpe (donosti) Mogambo aretoan Dingos & Flamingos, Burun danga eta Luma taldeekin batera. 20:30etatik…


IRUÑEA

Abenduan ez zuen euririk egin, ados, halere urtarrilean ohikoaren bikoitza egin du. Epel, bai, baina musker, hezea. Norberari, berea.


ARNEGI, LUZAIDE

Bi populazio gune hauetako eskolak batzea aztertzen ari dira.


IRUÑEA OKA

Udalak, haur eta gazteak animatzeko programa aurrera atera nahi du. Horretarako lizitazio bat ireki du eta interesatuak dauden enpresek martxoak 4-a arte izango dute irekia epea beraien eskaerak egiteko.


ERANDIO

Udalak 210.432 euro jarriko ditu gizarte larrialdietarako laguntzak osatzeko.


ZESTOA

Otsaileko Gaztezulo aldizkaria Gaztelekuan eta liburutegian doan aurkituko duzu.