Albisteak

AMURRIO

Udalak bi lankidetza hitzarmen sinatu ditu, bata Bikarte ongintzazko elkartearekin eta bestea Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) Lagunen Elkartearekin.


ELORRIO

Ludotekan izena emateko epea zabalik urte osoan zehar, 3-8 urte bitarteko umeei zuzenduta. Argibide gehiagorako www.elorrio.net .


ZUMAIA

Otsailak 19ra arte emakumearen nazioarteko eguneko kartel lehiaketarako lanak aurkeztu daitezke. Kartelaren gaia “Zumaia, indarkeria matxistarik gabeko herria” izango delarik. Zumaiarrei zuzendutako lehiaketa da. Argibide gehiago Udal web gunean.


“H28”

Umore handiko aldizkariak lehen urtemuga ospatu berri du.


ELINBERRI

‘Historia’ agiri berria irakurgai.


ERRIBERRI HARRIBERRI

2015ean 184.000 lagun inguru erret jauregian izan zirela jakinarazi dute. Alta, inoizko zenbakirik handiena.


GASTEIZ

Otsailak 28 eta maiatzak 29 bitarteko igandeetan, arratsaldeko 19:00-etan ‘Auzo Eszena’ programa eramango da aurrera. Bertan, ikuskikizun desberdinak aurkeztuko dira Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetan. Sarrerak otsailak 13-tik aurrera salgai.


MALLABIA

Aitor Elordi esku – pilotari mallabiarrak urtarrilean debuta egin zuen profesional mailan Irustagaz Xala-Tolosaren aurak 13-22 galduz.


ZARAUTZ

Garajeak esleitu eta saltzeko prozedura abian da Mendabidea 3ko hondartza eraikinean. Trastelekuak dituzten 62 garaje eta trastelekurik gabeko 57 garaje. Argibide gehiago www.zarautz.org en.


BAZTAN

Udal artxibategiaren berreskuratzekotz lanak indarrean dira.