Albisteak

BAIONA, MIARRITZE

Rugby. Baionarrek miarriztarrak garaitu dituzte: 16 eta 13.


AMURRIO

Udalak, haurren segurtasuna ibilgailuetan lantzeko informazio saioak sortu ditu. Lehenengo saioa, otsailak 15-ean izango da, goizeko 9:30-tan Osasun zentroan.


IZURTZA

Bideen inbentarioa egiteko 10.000 euro gorde ditu Udalak.


ZALDIBIA

Liburutegira ekarri beri diren euskarazko liburuen zerrenda: Jon Arretxeren “19 Kamera” eta “Estolda jolasak”; Xabier Montoiaren, “Hondamendia”; Iñaki Petxarromanen “Kearen fiordoa”; Patxi Zubizarretaren “Laranja bat zaborretan”.


“NAVARRA ARENA”

Egun jada bertan 68 milioi xahutu bide direla jakinarazi dute.


ELINBERRI

Xanti Begiristain Madotz-en agiri berria irakurgai.


“PLANTOUN”

Maiatzaren 9an auzo auziari dagokion erabakia jakinaraziren dute.


GASTEIZ

‘Vitoria-Gasteiz, Laborategi Hiria’ programaren deialdia ireki da. Programa, zerbitzu eta produktu teknologiko berritzaileak dituzten enpresei zuzenduta dago, programaren bidez, beraien produktuak ingurune errealetan froga ditzaten. Oinarriak ikusteko: http://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2016/011/2016_011_00156_E.pdf


ELORRIO

Leizeko, Iguriako eta Berriozabaleko auzobideak bizilagunek garbituko dituzte auzolanean.


ORDIZIA

“Kontatu gurekin!” IV. Ipuinen ahozko narrazio lehiaketa martxoaren 5ean izango da D´elikatuz gunean 19:00etan.