Albisteak

ARRIGORRIAGA

Martxoaren 22ra arte aurkeztu daitezke lanak, “Rockein!” Nerbioi – Ibaizabal musika talde eta bakarlarien 2016ko lehiaketarako. Finala basauriko Social antzokian izango da maiatzaren 14ean.


OLABERRIA

Olaberriko palariek, Jose Manuel Garridok eta Gari Arrietak bikain hasi dute Elkarteen Euskal Herriko pala motz txapelketa, bi lehenengo partiduak irabazita, azkenekoa Adurtzaren aurka 40-17 emaitzarekin.


ERRIBERRI HARRIBERRI

Arno laborategia dela medio, Nafarroa Garaiko jaurlaritzak formakuntza beka bat eskaini dute.


ELINBERRI

Laguntzaile berria agirietan, Filipe Arteaga. Bere lehen lana ere irakurgai.


NICOLAS BONNEMAISON

2015eko bukaeran sendagilearen aldeko taldeak 32.400 bildu du.


MAÑUETA

Erretiratuen etxeko udal taberna errenta baten bidez jarri nahi dute martxa. Hasierako prezioa 300€/hilean izango da. Eskaintzak aurkezteko epea otsailak 9-an bukatuko da.


ABADIÑO

Emakumeen Nazioarteko Egunaren Martxoaren 8ko kartel lehiaketarako lanak otsailak 19ra arte aurkeztu daitezke Errota kultur etxean.


LAZKAO

Joan Vaello hezkuntza adituak, irakasleak trebatzeko, hezkuntza pedagogiari buruzko ikastaroa eman du.


BEIRE

Bertako kultur etxean, eta martxoa bitarte, ortziralero herri dantzen ikastekotz aukera: Zortziko, Zazpi Jauzi, Bolant Dantza, Larrain Dantza, Arin-arin, fandango…


“URDAZURI”

Lapurdi, Nafarroa Beherea nahiz Zuberoa kontuan hartuz gero, aipatu izena duen Donibane Lohitzuneko eskola “eko-eskola” labela jaso duen lehen eskola dela jakinarazi dute.