Albisteak

IEKORA

Ureztatzaileen elkarteak batzar orokorrerako deialdia egin du otsailak 27-rako, 19:00-etan lehen deialdian eta 19:30-etan bigarrenean.


ARTZENTALES

“La Galdames” bide berdearen zati bat itxita egonen da denbora batez, Enkarterriko hornidura hobetzeko lanen eraginez.


DEBA

1.750 kiloko idien arteko apostuan Iñaki Lopategiren idiak gailendu ziren, 58 plaza zinta bat eta 3,39 metro osatuz.


GIPUZKOA, NAFARROA GARAIA

Bidasoa nahiz Leitzaran ibaiak eta haien inguruak hobetuko bide ditzute, Europako laguntzak direlarik.


“ZIZPA”

Baionako gaztetxe berria izen horrezaz jantzi da.


ELINBERRI

Iruñeako Alde Zaharreko Auzoeneak asteburu honetarako inauterietarako duen programa agirietan irakurgai.


GASTEIZ

Hiriko posta zerbitzua ‘Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos SA’ enpresak egingo du.


ABANTO – ZIERBENA

Udalerriko ikastetxe publikoetan matrikulatzeko epea zabalik otsailak 5era arte. Argibide gehiago eta zentruen helbideak www.abanto-zierbena.org Udal web atarian.


GOIERRI

Goierriko zazpi dolare sagardotegietan txotxeko sasoia hasi da. Aulia (Legorreta), Urbitarte (Ataun), Otatza eta Oiharte (Zerain), Etxezuri (Olaberria), Olagi (Altzaga) eta Tximista (Ordizia). Azkeneko hau da berria dugun sagardotegia.


BUÑUEL

“Alstom” lantegiko 103 langile maiatzean lanik gabe utziko bide dituzte.