Albisteak

ERRENTERIA – ORERETA

Tabernen arteko mozorro lehiaketa egingo da 2016ko inauterietan, baloratuko diren gauzen artean lokalaren atontzea izango da.


GOIZUETA

Kooperatiba gisa antolaturiko gasolindegiaren irekitzekotz aukera aztertzen ari bide dira.


ELINBERRI

‘Aguxtin Alkhat’-en agiri berria irakurgai.


HENDAIA

Apirilaren 5ean egungo TNTa TNT HD bihurtuko dute.


ARABA

Aldundian erabiltzen diren ‘Oracle’ eta ‘Fatwire’ programa informatikoen mantenimendua, ‘El corte Inglés’-ek eramango du 210.292,46 €-ren truke.


OTXANDIO

Azken aldian komertzio eta dendetan lapurretak izan dira. Udala arazoari konponketa bilatuz nahirik Ertzaintzagaz batu da, neurriak herriko tabernari eta dendariekin adostuko dira ondoren.


ELGOIBAR

Udalak Mintxeta atletismo taldearekin hurrengo lau urteetarako akordioa sinatu du. Diru laguntza 25.000 – 30.000 tartean izanen da, Mugertza krosak urtero lortzen duen kategoriaren araberakoa.


NAFARROA GARAIA

Ikas aurrematrikulazioa aurten otsailaren bigarren hamabortzaldian eginen dute.


LAPURDI, NAFARROA BEHEREA, ZUBEROA

Eztabaidan ari den prozesua medio, EHLGko buruaren irudikotz laborantza eredurakotz lurralde batasuna onuragarria litzateke, hain zuzen ere itsas bazterraren eta lehorraren elkartzekotz.


LAKUA

8A3 sektorean dauden partzelak arautzen dituzten artikuluetan aldaketak eman dira.