Albisteak

LAUDIO

Urtarrilak 25-etik Otsailak 5-a arte eskola publikoan matrikulazio epea zabalik dago.


MEÑAKA

Frontoiaren erreformak 55.810 euroko kostua izanen du, Bizkaiko foru aldundiko kultura sailak 9.750 jarriko dituelarik.


BERGARA

Aratusteetan egingo diren ekitaldietarako sarrerak urtarrilaren 25etik aurrera salgai.


KASTEJON

Udalak dituen kreditoen ordaintzekotz egoera larria hobetu bide du.


SENPERE

Hatsa elkarteak apirilaren 3an argitaratuko duen olerki liburuan parte hartu nahi duten idazleek urtarrilaren 31 aurretik haien lanak igor ditzaten deialdia karrikaratu du.


ESKUERNAGA

Ingurumen jasangarritasunaren txostena edo ingurumen azterlan estrategikoa jendeaurrean jarri da.


MENDEXA

Trasto zaharrak ateratzeko 2016ko egutegia: Urtarrilak 27, apirilak 28, uztailak 27 eta urriak 26. Botatzeko gauzak zamar poto alboan utzi beharko dira hurrengo egunean kamioiak 9.00etan bildu ditzan.


ELGOIBAR

Deban izandako Urte berriko azokan Elgoibarko Txillare baserriko Peio Rubiok eraman zuen lehen saria, 300 eurokoa.


NAFARROA GARAIA

Nafarroa Garaiko gobernuak, tokian tokiko langilegoaren osasun zerbitzua dela medio, opusen klinikari bideraturiko 5,1 milioiko diru irteera deuseztu du.


ELINBERRI

‘Unai Beroiz’-en argazkiak ikusgai artistak txokoan.