AUZOKIDEAK

HISTORIA SAIOA

Hurrengo igandean, abenduak 18, 11:30etan BERBINTZANAKO AUZO ETXEAN, BERBINTZANA TALDEAK ERLANTZ URTASUN ANTZANO historialariarekin BASKOIAK ERROMATAR ALDIANI buruzko solasaldi bat antolatuko du. Sarrera MUSU-TRUK. Hizkuntza: Gaztelania.


LEHENENGO TAILERRA

Pasa den larunbatean, abenduak 10, BERBINTZANA TALDEAk OLENTZEROren ongi etorrirako prestatu zuen lehenengo tailerra egin zen: Malabare taierra arroza pilotekin txikientzat. Zapia, abarkak eta moño tradizionalak jartzen ikasteko tailerra. Dantzen entsegua. (TXAPELUA, POLKA PIK)


ANDRE MARI EMAKUME TALDEAK ANTOLATUTAKO HITZALDIA

Abenduak 16, ostirala, 19:30 Kultur Etxea (Uharte Iruñea) HITZALDIA: “CUIDA TU LENGUAJE, LO DICE TODO” Hizlaria: EULALIA LLEDÓ. Erromatar filologian doktorea, irakaslea izandakoa eta unibertsitate ezberdinekin elkarlanean aritzen da, baita CSICDekin ere, Ikerketa Zientifikoen Goi…



ANDRE MARI EMAKUME TALDEA

Uharte Iruñean 1998ko urrian sorturik. Emakumeek bere inguruan parte hartzea bultzatzen dugu. Uharte Iruñeko emakumeendako giza-kultur nahiz asialdi ekitaldiak, autodefentsa tailerrak eta bertze antolatzen ditugu, xedea emakumeen arteko harreman eremuak zein komunikabide esparruak sortzea delarik….


OLENTZERO BERBINTZANAN

OLENTZERO iristear dago. Horregatik, BERBINTZANA TALDEAk eta BERBINTZANAko APYMAk abenduaren 24rako eta aurreko asteburuetarako hurrengo ekintzak antolatu dituzte: Abenduak 10: AUZO ETXEA: 16:30 Malabare tailerra arroza pilotekin txikientzat. IGERILEKUETAKO TABERNA: 16:30 Zapia, abarkak eta moño…


TXANTREKO JAI TXIKIAK

Hurrengo astean auzoko JAI TXIKIAK dira eta AUZOTEGIK ekitaldi mordo bat antolatu ditu. Hemen duzue egitaraua. Ongi pasa asteburua.    


AINTZINAKO HISTORIAREN ZIKLOAREN LEHENENGO HITZALDIA

Pasa den larunbatean, azaroaren 26ean, Berbintzanako AUZO ETXEAN Erlantz Urtasun historiagileak Berbintzana Taldeak antolaturiko NAFARROA ANTZIN AROAN: BURDIN AROTIK ERROMATARRAK ARTE zikloaren lehenengo hitzaldia eskaini zuen. Atzoko hitzaldian, Erlantzek garai horretatik geratzen zaizkigun aztarna gutxiak…



HISTORIAKO HITZALDI SORTA BERBINTZANAN

BERBINTZANA TALDEAK ERLANTZ URTASUN historialariarekin NAFARROAKO ANTZIN AROARI buruzko lau saio adostu ditu. Sorta desberdinak egin nahi ditugu, garai antzinagoetatik gaur egun arte. Sorta bakoitza zenbait solasaldietaz osatzen da eta hauen ondoren txango bat egin…