Xiberoko Botza

XIBEROA HERRI ALKARGOKO AZKEN AITZINEKO BILKÜRA IRAGANIK

Xiberoa Herri Alkargoako bilküran aipamenetan izan dira besteak beste, ondarkinen biltzea eta berextea. Ondoramen honak elkitzen dira, ondarkinak gütitü direlakoz ; hots, jenteek kasü egiten düe. Lürbelztatzeak edo konpostak arrakasta handia dü eta horren egiteko…


MAITE-K IKUSGARRIA

Sei emazte omentürik dira, Pier Pol Berzaitzek hontü düan «Maite-K» ikusgarrian. Inesa de Gaxen, inkisizione püntüan epaitürik izan zena, Kattalin Aguirre erresistentzian ebili zena, Mentxu Gal margolaria, Bizente Bogel, eüskaraz, lehen eleberriaren idazlea, Emiliana de…


XIBEROAN ANIMAZALE ELIBATEN TREBATZEKO EGITASMÜA

Xiberoan eztabada edo mintzaldi animatzalerik ez da. Azken hilabeteetan Xiberoa Herri alkargoa, Azia, Odace eta Collectif Souletin alkarteek Honki Jin izeneko eztabada-gogozkaldiak antolatü dütüe Xiberoko lau herritan. Bena Kanaldudeko Pantxika Maitiak, hots baxenabartar batek dütü…


ATARRATZE-SORHOLÜZEKO HERRIAK EÜSKARA SÜSTATÜKO DÜ

Atarratzeko herriak, urte ondar hontan izenpetü beharra dü hobekuntza hitzarmena eüskararen erabilpenaren aküilatzeko. Hau, Euskararen Erakunde Publikoarekin izenpetürik dateke. Atarratzeko herriak hitzemaiten dü herriko langileak eüskara ikasiko düala eta herriko dokümentü ofizialak eüskaraz ützüliko direla….


KANBIAMEN EKOLOGIKOARI BÜRÜZ PRESTATZEN ARI DIRA XIBEROAN EGITEKO

2015ean, Eüskal Herriak lehen ürratsa egin züan transizio ekolojiko eta energetiko sailean, üngüramen ministeritzarekin izenpetü hitzarmenari esker. Bi urte berantago eginik izan diren bi ikertzeen emaitzak presentatü dira esküaldeka. Egin den ikuskapenarekin eztabada sortü dü…


EÜSKARA ZERTAN DA? INKERKA BAT EGITEN ARI DA GALTO HONI IHARDESTEKO

Eüskal Erakunde Püblikoak galteginik, inkerka bat abiatü da, bost urtetarik egiten den bezala, eüskara zertan den jakiteko. Eüskal Herri osoan egiten da telefonaz, jakitez herrikal lau etxe deitzen dütüela. Xiberoarentanko, bi inkerka egile dira, biak…


IG-ARI BÜRÜZKO KOLOKIOA IGARAN DA MAULEN

Indication Géographique-a, lürralde baten aztaparra da, lürraldeko nahikeria batek sortarazirik, lürraldearen beharretarako. Maulerat agertü diren lürralde andanetako lekükotarzünek hori argi ützi düe. Bretainako harri, Limogeko porzelena ala Laguioleko nabelak sortü IGak abiatü dira, jadanik zen…


ANTZERKI ANTIMILITARISTA BAT KASERNAN

“Garde à vous” izeneko ikusgarri edo antzerki bat emanik date (2016/12/02) Mauleko Tokia konpainiaren kasernan. Mixel Legaux-k hainbat idazleren puzka zonbait erabiltez antzerki bat osatü dü anti-militarista den antzerki baten muntatzeko. Atharratzeko Decain kafeterian eman…


EGÜBERRIENTAKO MAULEN EGIN EROSKETAK!

Mauleko salerosleek, egüberriko animazio berezi bat plantan ezarten düe , abentü 1etik 24 ala arte. Salgia horietarik 48k parte hartzen düe eta sari andana bat eskentüko düe 20 egünez. Animazione hortan parte hartzen düen salgiek,…


HAINBAT HERRITAR BERRIERI BATZARRIA EGIN DA ESPEIZE-N

Ezpeize eta üngürüko herritar berrier, hots harat heltü berrier batzarri eginik izan zaie astelehen gaüan, Ezpeizeko herriko gelan. 30 bat jente hüllantü da, 15 bat heltü berriez gain, besteak aüzapeza edo zinegotxiak zirelarik. Hitzaldien ondotik,…