Xiberoko Botza

EÜSKAL XERRI HAZLE GÜTI BADIRA XIBEROAN

Eüskal Xerria emeki emeki bere leküaren egiten ari da. Haatik, Xiberoan, hiru laborari baizik ez dira arraza honekin lanean ari. Haietarik bat, Mixel Mainhagiet muskildiarra da. Hiru hilabeterekin hartzen dütü, gizentarazten, eta 150 kiloetara heltü…



AMETSAK GILIKATÜRIK BOZA AGERI ESKIULAN

Ametsen Gillika ikusgarriaren azken emanaldia eman düe eskiulatarrek, Angelun, 800 bat jenteren aitzinean. Ikusgarriak arrakasta handia bildü dü bazter orotan, Eskiulan berean hiru emanaldi, Hazparnen bat, Donapaleun bi eta erran bezala azkena Angelun. Ikusgarria ,Catherine…


LINKY-RIK EZ ATHARRATZEN!

Atharratzeko Kontseilüak deliberatü dü Linky kuntür edo kontagailü komunikazalearen kontre agertzea. Hortarako geldialdi bat edo arrêté municipal bat hartü dü. Xiberoan hori egiten düan lehen herria da ; bena ez date azkena izan behar. Frantzia…


FAMILIAN KANTATZEN ETA KANT’AZIAN AGERTZEN

Kant’azia izeneko diska bat elki berri dü Azia alkarteak. Xibero osoko 12 familiak parte hartzen düe diskan, izan aurride, haur eta aitetama, edo osaba-lloba. Hori kantagintzaren jarraikiaraztearen azpimarratzeko. Jüstoki diskak lelo bat badü «Egün ereiten,…


EGÜBERRIKO MERKATÜA PRESTATZEN ARI URDIÑARBEN

Egüberriko merkatüa antolatzen dü berriz Urdiñarbeko Herriko Etxeko animazione batzordeak, dagün abentüaren 18an igantearekin. Jateko diren leküko ekoizpenak bai eta esküz egin ederlanak ere, zer nahi edirenen ahalko düzüe, Egüberriko besta horietan jateko edo oparitzeko….


IGARAN URTEAN BENO ÜRZO HANITXEZ ERE GÜTIAGO ATZAMAN DÜTÜE OXKASEN

Entrabaleko ürzo sasoa üken düe Oxkaseko saretegietan. 739 urzo bildü dütüe, aintzineko urtean 1.185 atzaman zütüelarik. Gütiago bildü badütüe izigarri güti ere igaraiten ikusi dütüe. Igaran urtean, 45.000 bat ikusi bazütüen, aurten 15.000 baizik ez….


MANEX PAGOLAREKIN KANTATZEKO PARADA BARKOXEN

Azken urteetan Barkoxen hilabete oroz biltzen dira kantatzeko. Eta urtean behin edo berritan kantari bat jinarazten düe. Hola haren kantoreak emaiten dütüe, eta süstut kantoreen idazleak kontestua aipatzen dü. Manex Pagola horra da. Harek 100…


GAZNA EGITEA IKASI NAHI? IKASTALDI BAT HEBENTXE!

Gaznaren egiteko ikastaldiak proposatzen dütü AOC Ossau Irati sor markak. Biarnoan hanitxek gaznakatzen badüe beren ardien eznea, Eüskal Herrian, eta Xiberoan bereziki, beranta hartürik da gainti hortarik. Emeki-emeki eta holako formakuntzak direla medioz, Eüskal Herriak…


HAZKÜRRI BANKUAK JANARI BILTZEA EGIN DÜ

Janari biltze bat egin da, Xiberoko saltegi handien aitzinean. Bildü den janaria ondotik partekatürik izan da beharrünean diren jenteer. 2015an, 3 tona bildü zen eta 107 familia lagüntü ahal izan zen emaitza horri esker. Biltzeak…