Xiberoko Botza

HAURTZAIN ETXE BAT EZPEIZEN SETEMETIK GOITI!

Setemean haurtzain etxe berri bat zabaltüko da Ezpeizen. Julie Haristouy eta Félicia Martingorena bi haurtzain gazteek bi haur etxekitzen ahalko dutue bakotxak eta 6 hilabeteren bürüan bakotxak haur bat haboro begiratzen ahalko dü. Iturria: www.xiberokobotza.org


OROC BAT SALTEGI BERRI BAT!

« Oroc bat » izeneko enpresa, pate eta urdanki egileak saltegi berri bat estrenatü dü. Lüzaz Bildozen ber günean batürik, orai beren eraikuntza berrian sartü dira administratiboko langileak bai eta saltegi berriaren langilea. Saltegi hortan, oroc…


RUGBI ESKOLA BAKOTXA XIBEROAN!!

Xiberoko hiru rugbi eskolek bat eginen düe üda hontarik aitzina !! “Mauléon Menditte Barcus Xiberoa” izen pean abiatüko düe txapelketa rugbi eskolatik ttaro edo “cadet” heinalat arte. Haatik Mendikotako neskatilek beren aldetik jarraikiko düe “cadet”…


DÜALA 50 URTE LÜR IKARRA

Bada 50 urte orai Arette-eko lür ikarra agitü dela. Eraikuntza andana bat phorroki zütüan biarnoan eta Xiberoan, hil bat ere izan zelarik. Azken ehün urteeko lür ikhara handiena izan zen 5.5 ekin Richter famatüaren zürübian….



MAIDALENAKO ETCHEBARNE AJIAREN GAZNA DA XIBEROKO ARDI GAZNA HOBERENA!!

Maidalenako Etchebarne Ajiaren gazna da Xiberoko ardi gazna hoberena !! Hori dü deliberatü Atharratzeko gazna feidaren epai mahainak goiz hontan. Bigerren leküan Hoki jauregizahar eta hirugerren Pitrau Erbinia heltzen dira. Beste hiru kategorria agertzen ziren…


XIBEROTAR IPUIN TTIPIELIBAT GRABATÜRIK

Ikas-en azken projeta haur ixtorien grabaketa izan da. Eskiulako errejent izan zen René Bedecarats-ek haurrentako material hanitx sortü züan xiberotarrez. Eta bere idatzien grabaketa zonbait egin dira. Ixtoria horik ahozkatzeko ikasteko erabilgarri dira bai eta…


HENRI ARABARCOREN BIGERREN LIBÜRÜA

Henri Arabarco mendikotarrak bere bigerren libürüa agerazi dü ! “boulou” izeneko libürü hori biografia bat da elgarrizketa maneran eginik. Mendikotar famatü baten gora beherak(geienik beherak) kondatzen dütü. Henri Arabarcoen lehen libürüak arrakasta ejerra bildü züan…


XIBEROAN LAU “CO-WORKING” GÜNE DAGÜN HILABETETIK AITZINA

Xiberoan 4 co-working edo lan gune partekatu zabalduko dira ondoko hilabeteetan. ODACE egiturak bultzatutako gogozketetan gogo hori elki beita, xedearen eramaiten ari dira Atharratze, Barkoxe, Irabarne eta Sohütan. Bakotxak bere xedea bere beharren arabera eramanen…


2016 URTEARENTAKO ONDORIOZTATZE BAIKORRA XIBEROKO BOTZARENTAKO!

Xiberoko Botzak, igaran urteaz ondorioztatze baikor bat egin dü bere biltzar nausian. Urte aberatsa izan da irratiak egintza hanitx antolatü beitütü eta tresneriaren aldetik ere kanbio hanitx egin beitü, hala estudioetan nola hedagailüetan. Diharü sarjelkitzeen…