Xiberoko Botza

SOS LAGÜNGOA GÜTIAGO XIBEROKO ALKARTENTAKO

Estatüaren eta Departamentüaren lagüntzen apaltzearengatik, Maule-Lextarreko hiriak 300.000 euro galdü dütü azken urteetan. Ondorioz, 2017-ko aitzinkontüen egiteko, alkarteer emaiten zaien sos laguntza %5-ez apaltüko da bai eta ere, haütetsien hilabetesaria ere! Erabaki zorrotzak hartü behar…


BORTÜKO LABORANTXAK JARRAIKI BEHAR DÜ!

2015etik apaltü diren Europako langüntzen berriz indarrean ezarrarazi nahiz, bortüko laborantxaren ordezkariak Bruselan izan dira. Sos-sartzeentako emanik ziren lagüntzak, %70/80tik, %40ra eraitsi dira, bi urtez. Hori xüxentarazi nahiz, bederatzü lagün joan dira Europako egitüretara. Horietarik…


PREKARIETATEAK JARRAIKITZEN DÜ XIBEROAN

Igaran da Collectif Souletin alkarteko biltzar nausia. Jentarte sailean, hainbat aktibitate desbardin dütü proposatzen. 2011an sortürik, 462 familia lagüntü dütüe, 2016an 24 541 kg janari partekatü düelarik. “Epicerie sociale”delakoaz gain plantatzen düe ere sükaltaritza edo…


LABORARI HANITXEK EZ DAKÜE ZER DATEKEAN HEN ETXALTEAREN GEROA

Hirutan hogeita hamar bat laborariek parte hartü düe, Departamentüko laborantxa kanberak antolatü segida hartzearen egünean. Horietarik kasik denak segidarik gabe diren laborariak dira. Goizaren lehen partean informazioneak emanik izan zaitze plantatzeaz eta segidaren hartzeaz eta…



NOLA EÜSKARAZ HABORO BIZI?

Lehen hitzaren eüskaraz egiten ausartzeko ikastaroa igaran da aste ondar hontan. Urepeleko Xan Jin da erakastea eüskara nola izaten ahal den haboro baliatürik bakotxaren egünoroztako bizian. Hala, erdaldün batekin mintzatzekoan teknika eta egoera bereziak dira…


HOBERENA KONTSERBA EGINGIA SARISTATÜRIK IZAN DA

Ligiko Hoberena kontserba entrepresa ürrezko 2 medailakin erretiratü da Pariseko laborantxa erakusgiatik. Hoberenaren pate eta terrinak dira saristatüak izan. Aitzineko urtean ere bi mozkinek ürrezkoa irabazi züen. Haren sekretüa da kartieleko eta kalitatezko mozkinak baliatzen…


XIBEROKO ZOHARDIAK URTE ABERATSA ÜKEN DÜ

Lakarrin egin dü biltzar nausia Xiberoko Zohardia alkarteak. Iragan urtean zentü den Allande Dasconi omenaldi bat egin ondoan, urteko bildüma egin dü Milou Castan alkartebürüak. Xiberoa kantüz gaüaldia, 28 kantalditan parte hartzea edota Maite-K ikusgarriaren…


JOANIKOT PASTORALEKO KARGÜAK EMANIK!

2017 hontan Altzai-Lakarrin emanen den «Joanikot» pastoralaren kargüak emanik izan dira iragan neskenegün gaüan. Erik Alzazebe dateke «Joanikot», «Hostako Maia», Joanikoten emaztearen kargüa Paskale Aramburuk eramanen dü. Bi kargü nagusi horietaz gain beste hamar bat…


BÜRKI SAPA GEROAGO ETA HABORO EDATEN DA!

10 000 bisita beno haboro Xiberoko O’lurra entrepresaren webgünean !! Bada urtea orai, entrepresa hori sortü dela bürki saparen saltzeko. Eta jadanik bere sos-ezarteak tapatü dütü bere iragan urteko saltzeekin. Orotara, 900 bat butilla (litro)…