Xiberoko Botza

XIBEROKO BOTINGOAREN AGIANTZAK

Xiberoko Botingoak ere bere agiantzak eman dütü igaran neskenegünean. Kanbio hanitx izan dira 2016an, bereziki belarraren prima edo sariaren aldetik, hori PHAE izenetik MHAE izeneala igaraitez sos lagüngoak ez beitira haboro batere ber maneala plantatürik….


ERIC BORDAGARAY MAULEN PLANTATÜ BERRI DA

7 gerren CLEJ-ari esker, Eric Bordagaray ,mitikiltar gaztea instalatzen da Maulen autoen kontrola teknikoak egiteko. Sohütako bidean den Sarrazin-en segida hartzen dü, Dekra, markarekin. Bekanika indüstrial saileko ikastaldiak egin dütü eta Xiberoko beharrak zoin ziren…


DEPARTAMENTÜKO LABORARIEN ORDEZKA ZERBÜTXÜAK BATÜ DIRA

Departamentüan, laborantxako hiru ordezka zerbütxüek bat egin düe , Basco-Béarnais Ordezka Zerbütxüa izena hartzeko ! Bateratzearen helbürüa da : zerbütxüaren hobeki ezagütaraztea laborarier, laborantxako egitüren indarrak eta ahalak  biltzea ordezkatzeen hobetzeko. Hebentik aitzina telefona bakotx…


GARATZEKO XEDEAN INPORTANTZIA HANDIA BADÜ DESIGN-AK

Maulen Design impact egünaldiak arrakasta bildu dü igaran ostegünean (2017/01/12an). ODACE egitürak merkatal eta indüstria kanberarekin antolatü züen, jenteak eta bereziki enpresabürüak ohar ditean design-aren ekarpenaz. Hots beti hon da kanpoko ikuspegi baten ukeitea, izan…


AÜZOA HANDITZEA BENO, ETXALTEAK BIZITZEA NAHIAGO

Laborantxaren üzteko püntüan direnek, ez düe beren etxaltea handitü nahi direnen eskü ützi. Hori da agertü, Eüskal Herriko Laborantxa Kanberak eta Zürkatxa elkarte üztargoak antolatü segidaren hartzeen üngürüko egünaldietan. Halere üzleak, ez dira beldürrik gabe,…


ARDOAN BEREZITÜRIK DEN OSTATÜ BERRI BAT MAULEN

Abentüan ardo Ostatü berri bat zabaltü da Maulen, Mendililia ostatüa. Egüerdi oroz menu bat proposatzen düe, kartieleko mozkin bildü berriekin eginik. Audela, ostirale eta neskenegün gaüez Pintxo edo Tapas gaüaldiak egiten dütüe. Arrakasta ejerra biltzen…


IDAZLE PÜBLIKOAK MAULEKO KÜRÜTXE GORRIAN

Idazle püblikoak badirate oraitik goiti. Xiberoko Kürütxe Gorriak zerbütxü berri bat esketüko dü, hütsüne bat ikusi beitü sail hortan. Hiru lagüntza desbardin ekarriko dütü : -Gütünen entelegatzeko edo idazteko, izan pribatü ala administrazioarenak -Dozier betatze…


ESPARTIÑAREN ATELERIA EKOIZLEENTAKO KONKÜRRENTZIA HABORO

Xiberoa-Herri Alkargoak Espartiñaren Ateleriaren egitasmüa onartü dü igaran astean. Asteazken goizan, Mauleko espartiña ekoizleek beren ikusmoldea agertü nahi üken düe; hots egingei horren kontre direla. Horiek, müseo gisako bat nahi düe, hots güne bat non…


ESPARTIÑAK BERE ATELERIA ÜKENEN DÜ

Bi miliu eta erditako kostüa düke Xiberoa- Herri Alkargoan aurkeztürik izan den Espartiña Ateleriak. Maulen eraikiko da, eliza kantüan, Etxegoienen fabrika ohiaren barneetan. Espartiñen ekoizteko, lantare edo beste gisako ekeiak, erakusgüne batetan dirateke, Maulek espartiñarekin…


KIMIKA EKEI GEROAGO ETA GÜTIAGO ERABILIRIK BARATZEETAN

Urtarila hontatik goiti, hiri eta herrietan, debekatürik date belar gaixtoen edo palpeen kontreko puzuen egartea, berdegünetan. Erabaki honek, fitosanitario delakoen erabilzaleen %5 baizik ez dü honkitzen. Beste %95ak, laborariak dira eta horiek,aldiz, ekei kimikoen erabilpena…