GOGOETA

MANEX ETA ILTZEA

Azaro hasierako asteburu batean, dagoeneko arratsaldea aurrera ongi joana zegoenean, Manexi etxeko ganbarara joatea otu zitzaion, zer suma eta zer ikus. Garai hartan, beren baserrira telebista oraindik iritsi gabe zegoen, eta, jakina, Internet, ordenagailuak, sakelako…


MANEX ETA GOSARIA

Goiz batean, gosari garaian, beste egun askotan bezalaxe, Manex mahaian eserita zegoen, bere katilukada esne, bete-betea, eta ogi zopekin, azukrez ongi hornitu eta gero. Urriaren bukaera aldean zen eta ohiko moduan, gosaria hartzen ari zen,…


MENDIAN ERE EUSKARAZ (MEE)

Lelo horrekin helduko diogu, bigarrenez, maiatzaren 25ean egingo dugun mendi irteera bateratuari. Zer bultzatu nahi dugu MEEtik? Sarritan, usteak erdi ustel direlako, ez ditugu urratsak ematen proiektuetan pentsatuz lau katu besterik ez garela izango bat…


MANEX ETA BABAK

-Nik ez dut nahi gehiago, e, ama! -Manexek. -Nik ere ez; bete egin naiz eta. -Anaiak. -Bai, bai! Gehiago jan behar duzue!; dena, bestela, badakizue, afaltzeko! -amak, serio eta haserre. -Ba, nik ezin dut hartu…


“ERRAN GABE DOA”

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuet “Erran gabe doa” nire bigarren eleberria argitaratu berri dela. Aurkezpena Ziburuko Bittor ostatuan eginen da, apirilaren 2an, arratsaldeko 3etan. Ilusio handiz partekatu nahi nuen zuekin.   Ongi izan eta…


MANEX ETA SALMENTA

-Aida, behia, aida! Aurrera! -oihukatu zuen seme batek. -Toz, ttattarra, toz! Tira!, itzuli hona! -esan zion aitak behiari, egunsentian. -Segi, Beltxa, segi! -beste seme batek, egonarri handiz. -Esti, atzera! Uo! -berriz ere aitak, erne eta…



EDUKAZIOA ETA MODU ONAK

Zer ote den jendetasuna eta gizalegea! Antzinatasun greko-erromatarreko Estrabonek helarazi dizkigu bazter hauetako ohituren deskribapen idatzi bat arkaiko samarra, berak lehenengoz. Ordutik hona usadioak asko aldatu dira, baina lekukotasuna hor dago. Geografoaren ustez, gogoan hartzekoak,…



MANEX ETA TXABOLA

Irailaren bukaera alderako, Manexek azkenean gauzatu ahal izan zuen aspalditik zeukan ideia bat, hots, baserri inguruko lizar baten gainean txabolatxo bat egitea. Etxe aurrean zuten lizardiko zuhaitz bat aukeratu zuen eginkizun hartarako, simaur piloaren ondoko…