Patxi Saez Beloki

KATE MOTZEAN

  Kate motzean eta larre motzean nahi dute euskara eta nahi gaituzte euskaldunak, batez ere Administrazio Publikoan. Hamabost baino gehiago dira, azken hiru urteotan, Espainiako epaitegietatik Administrazio Publikoan euskararen zabalkundearen aurka plazaratutako sententziak. Gehienak udal-administrazioaren…

Gehiago irakurri...

BEREZKO HIZTUNIK GABE, ARNASGUNERIK EZ

  Berezko hiztunik gabeko arnasgunerik ez dago. Berezko hiztunak dira arnasguneen euskarri, orakarri, zutarri eta zimentarri. Baina has gaitezen hasieratik: zer dira arnasguneak? Arnasgune hitza Mikel Zalbide euskaltzainak euskarara ekarritako hitza da, Joshua Fishman soziolinguista…


JUSTIZIAREN MAILUPEAN

Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken 40 urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dizkio. Azken 40…


AMAREN SUA

Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean,…


ETA HORTARA GOAZ

Frisian kontatu dute, Leeuwadernen, hizkuntza gutxituen gaineko nazioarteko kongresu batean. Landa eremuan bizi diren gazte irlandarrek hiriburuetara alde egiten dute. Horrela jokatzeko arrazoia bat eta bakarra da: ibilbide profesionala garatzeko aukerak Dublin moduko hiri handietan…


EUSKALTZAINDIA: HERRI GOGOA, BERRI GOGOA

Euskaltzaindiak ehun urte. Joandako aldiak bezalaxe, Euskaltzaindiaren etorkizunekoak ere eraikitzailea izan behar du euskararentzat. Azken ehun urteotan gizateriaren inoizko iraultza zientifiko eta teknologikorik handiena bizi izan dugu. Iraultza horrek gure pentsatzeko, komunikatzeko eta errealitateaz jabetzeko…


PERRETXIKOAK IKUSI

Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira…


EUSKARAREN MISTERIOA

Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainak zioenez euskararen historiak ezkutatzen duen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik (Mitxelena, 1978). Eta iraupenaz ari garenean, ezinbestean, erabileraz ari gara, izan ere, erabilerarik gabe ez baitago iraupenik….


ELEFANTEA IKUSI

Patxi Saez Hizkuntza planifikazioak, eraginkorra izateko, problema nagusia aurkitu behar du. Gurera etorriz, non daukagu jarria euskararen planifikazioaren iparrorratza? Euskalgintza lanbide dugunok ez ote gabiltza, han-hemenka, neurri handiagoan edo txikiagoan, geure barrutian, geure txokoan, buruz…


EUSKARALDIAREN INDARRA

Ume koskorretan, 7-8 urterekin, itsas handiarekin, gerrirainoko uretan, hondartza aldetik itsasora begira jartzen ginen, urrutian sortzen ziren olatuei begira. Eta, begirik kendu gabe, olatuak nola potoltzen eta handitzen ziren ikusten genuen. Han urrutian gero eta…