Xanti Begiristain Madotz. Itzulpenak

Nola dago Joxepa?

Amonatxo ezti batek telefonoz sendategira deitu eta lotsati zera galdetu zuen: -Norbaitek esan ahalko lidake, mesedez, nola dagoen gaixo bat? Telefono-operadoreak erantzun zion: -Pozak txoratzen lagunduko dizut. Nola du izena gaixoak eta zein gelatan dago?…


Moja eta Whiskya

98 urte zeuzkan irlandar Ama Nagusia, ohatzean zegoen hilzorian. Mojak inguruan zeuden, haren azken bidaia atseginagoa izan zedin. Saiatu ziren ematen esne beroa, baina ez zuen nahi izan. Mojatxo batek sukaldera eraman zuen edontzi esnea,…


Lan Elkarrizketa

Hautagaiei egindako lan elkarrizketa, enpresa baterako. Lehen hautagaia, Yaleko Unibertsitatean trebatua: Zuzendariak: -Zein da munduko gauzarik azkarrena? Hautagaiak: -Pentsamendua. Zuzendariak: -Zergatik? Hautagaiak: -Pentsamendua ia-ia bat-batean gertatzen delako. Zuzendariak: -Oso ongi, erantzun bikaina. Bigarren hautagaia, Harvardeko…


Kristau hilobiratzea

Autobus batean, alderdi politiko guztietako diputatu batzorde berezi bat zihoan, herrialdeko nekazaritza arazoak bertatik bertara aztertzeko. Hainbat bihurgunetako batean, gidariak kontrola galdu eta autobusak inguruetan zeuden harkaitz batzuk jo zituen. Ordu batzuk igaro ondoren, istripu…


Hartu gabeko kafea

Kafetegi txiki batean sartu, eskatu eta mahai baten inguruan eseri ginen. Geroxeago bi pertsona sartu ziren: -Bost kafe, mesedez. Bi guretzat eta hiru “gordetzeko”. Bost kafeak ordaindu, beren biak edan eta alde egin zuten. Neronek…


Denak ez dira berri txarrak

Negozio gizon batek atzerrira joan behar zuen egun batzuetarako. Orduan, bere giltzari fidel eta estimatuari deitu eta honela azaldu zion egoera: -Begira, Maritxu, egun batzuetan atzerrian egon behar dinat. Ardura hadi hemengo guztia ongi egon…


Ahoberokeria

Argi dago alkohol gehiegi edaten denean, hobe dela iruzkinik ez egitea. Senar-emazte batzuk jai batetik itzultzen ari ziren, eta, etxera iristean, eskaileretan gora hasi ziren, emaztea aurrean eta senarra atzean. Senarrak, irentsitako alkoholak oilartuta, honako…


Besarkada bat

Ez zaitez behin ere lokartu ametsik gabe, ezta jaiki ere arrazoirik gabe, halaber, ez zaitez bizi zuregatik bizi izateko prest ez dagoen inorengatik, gogora ezazu inongo egunak ez daukala antzik beste batekin eta inork ez…


Andregai itsua

Behin batean, bazen neskatxa bat bere burua gorrotatzen zuena, itsua zelako. Denei zien gorroto, bere senargai maitekorrari izan ezik. Mutila hantxe egoten zen beti prest neskatxarentzat. Egun batean, zera esan zion neskatxak mutil lagunari: -Mundua…