6.- Amerika

ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 1967-10-9

1967ko urriaren 9an, neurriz gaineko iraultzaile bat, Ernesto Guevara Che, guduan zauritua izan ondoren, Bolivian hil zuten. Silvio Rodriguez Dominguezek lerro batzuk idatzi zituen haren heriotzaz; ez dira abesti batean paratuak izan, baina bai argitaratuak,…


HABANA CUBA IRRATIKO HITZAK: ATABEIRA (2014)

Atabeira jainkosa Guafeko gune arkeologikoan dauden haitzuloetako batean kokatzen dute, Desembarco del Granmako Parke Nazioanalaren hego-mendebaldean. Guafe, toki hau deitzen ohi dutena, 500 metro zabal da, eta haitzulo sail hori Cabo Cruzeko itsasargitik oso hurbil…


JOSE MARTIREN HITZAK (1887)

Zertarako izan behar dute, gizonen artean bakea ezartzeko ez bada, zientziaren aurrerapenek?


ALONSO CARRIO DE LA VANDERAREN HITZAK (K.O. 1776)

Espainian, Portugalen eta Frantzian diren nekazari txiki eta miserable guztietatik apur batzuek herrialde hau [Panpa] ezin hobe ezagutuko balute, berena utzi, eta horra joango lirateke kontent asko.


M. RODRIGUEZ (K.O. 1683)

Doktrina irakasle batek, korrejidore bat aurrean zela, honela galdetu zion, maltzur, indio bati: “Esazu, nor da hobea, korrejidorea edo doktrina irakaslea?” Eta indioak, apur bat pentsatu eta: “Aita, denak zarete okerragoak”.