Gogoetak




KONSTANTINO, 337KO MAIATZAREN 22A

Egun horretan, Konstantino hil zen, antza garrantzizko enperadorea izan zena erromatar estatua administrazioz pagano izateari uzteko eta kristau bihurtzeko; horrekin batera, hiri enblematiko bat birsortu zuen, ordura arte Bizantzio izan zena Konstantinopla hiriburu handia bihurtu…


VATIKA

Antzinako mitologia etruskoan, Vatika sinesmen femenino bat zen, hildakoen gurtzarekin zerikusia zuena. Gauzak horrela, badirudi erromatar muino batean egindako nekropoli batek izen hori hartu zuela, eta hortik letorke, beraz, gaur egungo Vatikano.


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): K.A. 30-8-29

Egun hori historikoki jotzen da Kleopatra hil zenekotzat; erran nahi baita, Egiptoko hondar erreginaren azkentzat. Mediterraneo ekialdean erromatarrak konkista militarren eta gerra zibil errepublikarren erdian zirela, era tragikoan hil zen lagidar dinastiaren azken ordezkari hura;…


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 14-8-19

14. urteko abuztuaren 19an Oktavio Augusto hil zen, Erromako lehen enperadoretzat hartzen den gizona. Erromako historiako pertsonarik ospetsuenetakoa izan zen; bere zibilizazioko elitearen parte batentzat erreferente politikoa errepublikatik inperio egiturara igarotzeko orduan, hots, diktadura-monarkia militar…