2.5 Erromaren azkena

HIPATIAREN HILKETA, 415EKO MARTXOAREN 8A

  Data hori aipatzen dute gehienbat Hipatia hil zuteneko egun posibleen artean. Hipatia alexandriar zientzialari eta filosofo ospetsua izan zen, eta gaur egun San Zirilo esaten dioten gotzainaren sikarioek hil zuten, testuinguru bortitz eta fanatiko…

Gehiago irakurri...

GREGORIO TOURSKOAREN HITZAK (VI. MENDEA): KLOVIS, SIAGRIO ETA ALARIKO (486)

Txilderiko hil zenean [frankoen erregea], Klovis semea izan zen haren ondokoa. Siagrio, erromatarren erregea (romanorum rex), Soissonsko hirian bizi zen, bere aita Egidiorena izandako hirian.   Bere erregetzako bosgarren urtean, Klovisek, senideak (Ragnacario erregeak) lagunduta, …



AURELIO BERNARDIREN HITZAK (1965)

[…] Erromatar Inperioa erori zeneko drama handia azaltzeko, kontuan izan behar da gauza bat oroz gain, desegin zenean ez zela desegin etsaia potentzia antolatua zelako —izanez ere, ez zuen halako potentziarik bere mugetan (tribu barbaroek…


EDUARD MEYERREN HITZAK (1895)

Trajanok kristauen gaineko bere dekretu ezagunean behin eta berriz dioenez, salaketa anonimoak ez dira inoiz ere aintzat hartu behar: nam et pessimi exempli nec nostri saeculi est (Plin., Epist., X, 97). Ez dago beste momenturik halako bizitasunez…



AURELIO BERNARDIREN HITZAK (1965)

Erromatar Inperioaren antolamendu politikoa erori zenean eta aldi berean hark antzinako munduaren luze-zabalean hedatutako erromatar-heleniar zibilizazioa gain behera etorri zenean, ondorio larriak izan ziren Gizateriaren historian. Gerokotasunean izugarri eragin du, halako moldez ezen, bata bestearen…


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 410-8-24

410eko abuztuaren 24an, Alariko, buruzagi godoa, Erroman sartu zen bere tropekin, eta hiru egunez arpilatu zuen. Hala, behintzat, herritar anitz hil zituzten, eta ondasun ugari ebatsi zizkieten. Inperioaren egiturak, berriz, hondaturik gelditu ziren; gehienbat, alderdi…


ERLANTZ URTASUN ANTZANO (K.O. 2014)

451. urteko ekainaren 20an, hau da, Antzin Aroa Erdi Arotik banatzen duen tarte luze, bihurri eta ilun hartan, gudu beldurgarri bat izan zen, non eta historikoki Katalauniako eta batzuetan Mauriaceko esaten dieten zelaietan; zelai horiek…


AMIANO MARTZELINO (K.O. 395)

Hunoak ezin itsusiagoak dira. Jaio orduko, masailetan ebaki sakonak egiten dizkiete umeei bizarren zainak hondatzeko. Mozkoteak eta bizkorrak dira, lepo zabalekoak eta itxura beldurgarrikoak.   Hain daude zailduta, ez baitute surik behar; jatekoa ez irakin…