2.3 Grezia


HERODOTOREN HITZAK (K.A. V. MENDEA)

Ez dago ezer hain jakintza gabezia handia duenik, hain gauza kontrol gaberik, jendaila ezgauza bezalakorik. Dudarik gabe, jasanezina da tirano baten menderakuntza borondate gabea errefusatzea, eta pertsona doilor eta errespetugabe baten menderakuntza lotsagabean erortzea. Tiranoak,…


TUZIDIDES: PERICLESEN HITZAK (K.A. V. MENDEA)

Izpiritu abenturazaleak zenbait itsaso eta lurretara eraman gintuen; eta bazter guztietan utzi genuen atzean gure lagunei egindako ongiaren eta gure etsaiei eragindako minaren memoria betierekoa.


ESKILO: ANFIARAO (K.A. 467)

Ez dut bidezkoa naizelako itxurarik eman nahi, bidezkoa izan nahi dut, eta uzta bildu haren adimenetik; izan ere, haren pentsamendu nobleek fruitua ematen dute


TUZIDIDES: KORINTOARREK ESPARTARREI (K.A. 400)

Zuek bakarrik ez duzue deus egiten lehenengo momentuetan etsaiaren hedapena geldiarazteko; horren ordez, indarrak bikoiztu ditzan arte egoten zarete. […] Zuen izaeran dago beti ahal duzuena baino gutxiago egitea; ez fidatu zeuen juzguaz, zentzuduna izanik…


INSCRIPTIONES GRAECAE (K.A. 459)

Erekteida tribukoetatik, honako hauek hil ziren gerran Zipren, Egipton, Fenizian, Halieisen, Eginan, Megaran, urte berean.


ARISTOFANES: ESKILO, TEMISTOKLESI BURUZ (K.A. 405)

Ondoren, Persiarrak idatzi eta gero, munduan dagoenik eta hilik nobleenaren gorespenetan idatzi nuen. Eta gizon guztiek dute amets irabazlearen koroa bere herrialdeko etsaia borrokatu eta garaitzeagatik.


CIMONI BURUZKO HITZAK (K.A. V. MENDEA)

“Jainkoa, atzerritarrentzat eskuzabalena, alde guztietatik begiratuta greziarren artean nobleena”. Kratino “Ez zen gaiztoa, baina esanari emana eta axolagabea”. Eupolis


ARISTOFANES (K.A. 425)

Akarnatarrak, Maratongo gizonak, ale gogorrak, beren haritzak eta ametzak bezalaxe; zakarrak eta iraupen handikoak.