2.- Antzin Aroa

INSCRIPTIONES GRAECAE (K.A. 459)

Erekteida tribukoetatik, honako hauek hil ziren gerran Zipren, Egipton, Fenizian, Halieisen, Eginan, Megaran, urte berean.


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 410-8-24

410eko abuztuaren 24an, Alariko, buruzagi godoa, Erroman sartu zen bere tropekin, eta hiru egunez arpilatu zuen. Hala, behintzat, herritar anitz hil zituzten, eta ondasun ugari ebatsi zizkieten. Inperioaren egiturak, berriz, hondaturik gelditu ziren; gehienbat, alderdi…


ARISTOFANES: ESKILO, TEMISTOKLESI BURUZ (K.A. 405)

Ondoren, Persiarrak idatzi eta gero, munduan dagoenik eta hilik nobleenaren gorespenetan idatzi nuen. Eta gizon guztiek dute amets irabazlearen koroa bere herrialdeko etsaia borrokatu eta garaitzeagatik.


MARCO TULIO ZIZERONEN HITZAK (K.A. I. MENDEA)

Garrantzi handikoa da norberak egunero etxean gurasoei eta irakasleei entzuten dien hizkuntza. […] Amaren kezka dela medio, Gaio Grako haurretatik hezi zuten arretaz, eta greziar literaturari buruz ikasi zuen; lehenbizitik izan zituen irakasle bikainak; besteren…


KAMOSE FARAOIAREN HITZAK(K.A. 1550)

Lagundu ulertzen zertarako den nire indarra. Errege bat dago Avarisen, eta beste bat Cushen. Ni, berriz, asiar baten eta nubio baten artean nago. Haietako bakoitzak Egiptoren zati bat dute, eta lurraldea zatitzen ni nago.


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): K.A. 30-8-29

Egun hori historikoki jotzen da Kleopatra hil zenekotzat; erran nahi baita, Egiptoko hondar erreginaren azkentzat. Mediterraneo ekialdean erromatarrak konkista militarren eta gerra zibil errepublikarren erdian zirela, era tragikoan hil zen lagidar dinastiaren azken ordezkari hura;…


SESOSTRIS I.A (K.A. 1925)

Haraktes jainkoak [“Horus zerumugan”] sortu ninduen hark egin zuena egin nezan, hark agintzen zuena bete nezan. Lurreko artzain izendatu ninduen, bai baitzekien bertako ordena gordeko nuela harentzat.


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 14-8-19

14. urteko abuztuaren 19an Oktavio Augusto hil zen, Erromako lehen enperadoretzat hartzen den gizona. Erromako historiako pertsonarik ospetsuenetakoa izan zen; bere zibilizazioko elitearen parte batentzat erreferente politikoa errepublikatik inperio egiturara igarotzeko orduan, hots, diktadura-monarkia militar…


NIPPUR HIRIKO BATZARRA (K.A. 1850)

Nanna-sigek—Lu-Sinen semea—, Ku-Enlilek—Ku-Nannaren semea, barberua—, eta Enlil-ennamek—Adda-kallaren esklaboa, lorezaina— hil egin dute Lu-Inanna,Lugal-apindu funtzionario nishakkuaren semea. Lugal-apinduren seme Lu-Inanna hil ondoren, zera esan zioten Nin-dadari—Lu-Ninurtaren alaba, Lu-Inannaren emaztea—, haren senar Lu-Inanna hil egin zela. Nin-dadak—Lu-Ninurtaren…


ERLANTZ URTASUN ANTZANO (K.O. 2014)

451. urteko ekainaren 20an, hau da, Antzin Aroa Erdi Arotik banatzen duen tarte luze, bihurri eta ilun hartan, gudu beldurgarri bat izan zen, non eta historikoki Katalauniako eta batzuetan Mauriaceko esaten dieten zelaietan; zelai horiek…