1.- Gogoetak

PIERRE CHAUNUREN HITZAK (1981)

Ez dakigu oso ongi zer den dekadentzia. Bakarrik susmoa dugu Historiaren parte dela, zahartzaroa edo gaixotasuna diren bezalaxe, heriotza den bezalaxe, zeina bizitzaren arriskua baita. Udaberriak berekin dakartza udazkenaren ernamuinak. Egun edo bihar, Historia eraldatzeko…


WALTER BENJAMINEN HITZAK (1940)

Historialariak, iraganean itxaropenaren pindarra pizteko dohaina izango badu, uste osoa eduki behar du hilak ere ez direla salbatuko areriotik, klase menderatzailetik, baldin eta horrek irabazten badu. Eta etsaia oraindik irabazten ari da.


LUIS PERICOTEN HITZAK (1958)

Gero eta herritar-kopuru handiago batek irakurtzeko eta bere prestakuntza espirituala aberasteko asti gehiago duen garai hauetan, onartu behar dugu gehiengoari begirako obrak ugaritu egin direla; gehiengo horri era batera baino gehiagotara agertzen zaizkio —betiere modu…


ALBERTO MANGUELEN HITZAK (2006)

Abiapuntua galdera bat da. Teologoak eta literatura fantastikoa lantzen dutenak kenduta, gutxik jar dezakete zalantzan gure unibertsoaren ezaugarri nagusiak zein diren, haren esanahi gabezia eta ageriko helburu falta. Eta, hala ere, baikortasun txundigarriz, jarraitzen dugu…


CECIL MAURICE BOWRA (1971)

Iraganeko zenbait gertaldi distira bereziz gailentzen dira beren handitasun eta aberastasunagatik. Urrezko aro utopikoak ez izanik ere, harri eta zur uzten gaituzte […]   Zer ikusteko dute aldi horiek elkarrekin, zer da gure jakin-nahia eta…