Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

JOSE MARTIREN HITZAK (1887)

Zertarako izan behar dute, gizonen artean bakea ezartzeko ez bada, zientziaren aurrerapenek?



ANTONIO RODRIGUEZ HUESCARREN HITZAK (1953)

D’Alemberten Entziklopediaren aintzinsolasa izango da, beharbada, XVIII. mendeko espirituaren obrarik adierazgarriena. Balio hori, bederen, ematen dio, sinbolikoki, garai oso baten asmoak pilatu eta sinesmenik sakonenen erakusgarri izan zen artelan erraldoiaren atarikoa izateak: hau da, frantziarren…


KATULO: LESBIA (K.A. 60)

Lesbia ederra da. Ez da bakarrik orotan oro baino ederragoa; gainera emakume orori lapurtu zion xarma oro ere.


TUZIDIDES: KORINTOARREK ESPARTARREI (K.A. 400)

Zuek bakarrik ez duzue deus egiten lehenengo momentuetan etsaiaren hedapena geldiarazteko; horren ordez, indarrak bikoiztu ditzan arte egoten zarete. […] Zuen izaeran dago beti ahal duzuena baino gutxiago egitea; ez fidatu zeuen juzguaz, zentzuduna izanik…


PIERRE CHAUNUREN HITZAK (1981)

Ez dakigu oso ongi zer den dekadentzia. Bakarrik susmoa dugu Historiaren parte dela, zahartzaroa edo gaixotasuna diren bezalaxe, heriotza den bezalaxe, zeina bizitzaren arriskua baita. Udaberriak berekin dakartza udazkenaren ernamuinak. Egun edo bihar, Historia eraldatzeko…


WALTER BENJAMINEN HITZAK (1940)

Historialariak, iraganean itxaropenaren pindarra pizteko dohaina izango badu, uste osoa eduki behar du hilak ere ez direla salbatuko areriotik, klase menderatzailetik, baldin eta horrek irabazten badu. Eta etsaia oraindik irabazten ari da.


LUKANO: KLEOPATRA (64)

Kleopatra, lotsagabea Erromaren zorigaitzerako. Bere sistroarekin, dardararazi egin zuen, hori posible baldin bada, Kapitolioa, eta erromatar bereizgarriei eraso zien gerrazaletasunik batere ez duten kanopoekin, Farosen garaipena ospatzeko uste sendoz Zesar preso hartuta; eta Leukadako golkoan,zalantzaren…


INSCRIPTIONES GRAECAE (K.A. 459)

Erekteida tribukoetatik, honako hauek hil ziren gerran Zipren, Egipton, Fenizian, Halieisen, Eginan, Megaran, urte berean.


CLAUDE-JOSEPH ROUGET DE LISLE: “MARSEILLESA” (1792)

Goazen, Aberriaren haurrideok, aintzaren eguna iritsi da! Gure aurka tiraniak bandera odoldua altxa du (bis) Entzuten dituzue zelaietan gudari ankerren oihuak? Zuengana datoz zuen umeak eta emazteak lepo moztera!   Armetara, herritarrok! Eratu zuen batailoiak!…