Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 778-8-15

778. urteko abuztuaren 15ean, baskoiek Karlomagno garaitu zuten Pirinioetan; zehazki, euskaraz, hau da, gaur egun nafartzat ditugun baskoi haien hizkuntzan, Orreaga erraten zaion herriaren ingurumarietan. Gatazka hori mugarritzat jotzen da, denboraren poderioan zutabeetako bat izan…


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 14-8-19

14. urteko abuztuaren 19an Oktavio Augusto hil zen, Erromako lehen enperadoretzat hartzen den gizona. Erromako historiako pertsonarik ospetsuenetakoa izan zen; bere zibilizazioko elitearen parte batentzat erreferente politikoa errepublikatik inperio egiturara igarotzeko orduan, hots, diktadura-monarkia militar…


NIPPUR HIRIKO BATZARRA (K.A. 1850)

Nanna-sigek—Lu-Sinen semea—, Ku-Enlilek—Ku-Nannaren semea, barberua—, eta Enlil-ennamek—Adda-kallaren esklaboa, lorezaina— hil egin dute Lu-Inanna,Lugal-apindu funtzionario nishakkuaren semea. Lugal-apinduren seme Lu-Inanna hil ondoren, zera esan zioten Nin-dadari—Lu-Ninurtaren alaba, Lu-Inannaren emaztea—, haren senar Lu-Inanna hil egin zela. Nin-dadak—Lu-Ninurtaren…


JUAN GOMEZ CASAS (K.O. 1977)

Pierre Joseph Proudhon 1809ko urtarrilean jaio zen, Besançonen, eta 1863an hil, Parisen. Berrogeita hamasei urte zituen orduan. Ehun eta bi urte geroago, haren jaioterrian, eta sistema sozioekonomiko hartan, hau da, bere garaian frantziar sozialista horrek…


PHILIPPE DE REMI (K.O. 1283, LEHEN ARGITALPENA 1690EAN)

[Coutumes de Beauvaisis] Komunatan antolatutako hirietan, erreklamazioak asko ugaritu dira zergak direla eta, izan ere gertatzen baita hiriko kontuak gobernatzen dituzten aberatsek eta haien familiakoek behar baino gutxiago deklaratzen dutela, eta, horrela, ahalegin guztia jende…


ERLANTZ URTASUN ANTZANO (K.O. 2014)

451. urteko ekainaren 20an, hau da, Antzin Aroa Erdi Arotik banatzen duen tarte luze, bihurri eta ilun hartan, gudu beldurgarri bat izan zen, non eta historikoki Katalauniako eta batzuetan Mauriaceko esaten dieten zelaietan; zelai horiek…


CIMONI BURUZKO HITZAK (K.A. V. MENDEA)

“Jainkoa, atzerritarrentzat eskuzabalena, alde guztietatik begiratuta greziarren artean nobleena”. Kratino “Ez zen gaiztoa, baina esanari emana eta axolagabea”. Eupolis



J.W. SMITEN HITZAK (K.O. 1970)

Iraultzak Herbehereetako zati batean bakarrik izan zuen arrakasta. Gustatuko litzaidake ahalmena izatea nederlandarren Iraultza izatez besteren artean, iraultza berritzailea, progresista eta sozietarioa izan zelako tesia defendatzeko. Baina merkataritzako klase burgesa, bere iraultza eginik ere, ahulegia…


ALONSO CARRIO DE LA VANDERAREN HITZAK (K.O. 1776)

Espainian, Portugalen eta Frantzian diren nekazari txiki eta miserable guztietatik apur batzuek herrialde hau [Panpa] ezin hobe ezagutuko balute, berena utzi, eta horra joango lirateke kontent asko.