Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

PLATON (K.A. 370): ANAXAGORAS ETA PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Zer jaso zuen Periklesek bere dohain naturalak osatzeko. Anaxagorasengan aurkitu zuen, nik uste, gizon mota hori, bere adimena jakintza astronomikoarekin hornitu zuen, adimenaren eta pentsamenduaren izaera ikasi zituen —gai horien gainean etengabe mintzatzen baitzen Anaxagoras—…


TAZITO (II. MENDEA): AGRIPINA GAZTEA ETA SENEKA (I. MENDEA)

Agripinak, berriz, erbestealdia barkatzea lortu zuen Aneo Senekarentzat eta era berean pretoretza bat, zinez pentsatuz ona izango zatekeela estatuarentzat haren ikasketen kalitateagatik, bai eta Neronek hain irakasle ona izan zezan ere bere haurtzaroan, eta haren…


EDUARDO GALEANOREN HITZAK: “KONKISTAREN GAINEKO ARRAKALA”

Kristobal Kolonek aurkitu zuen Amerika 1492an? Edo bikingoek aurkitu zuten haren aurretik? Eta bikingoen aurretik? Han bizi zirenak zer ziren bada? Historia ofizialak dio Vasco Nuñez de Balboak ikusi zituela lehenengoz, Panamako gain batetik, bi…



SUZANNE ROMAINEREN HITZAK (1996): HIZKUNTZALARIAK ETA SOZIOLOGOAK

Hizkuntzalaritza modernoak oro har uste du gramatikak bere hiztunen bizitza sozialetik at daudela. Hala, hizkuntzalariek objektu abstraktu baten moduan tratatu izan dute lengoaia, eta testuinguru sozialari inolako erreferentziarik egin gabe mintzatu dira hartaz. Soziologoak, berriz,…


INANNA (SUMERIAR MITOA, SEGUR ASKI K.A. 3000. URTEA BAINO ANTZINAGOKOA)

[Isimudek oihuztatzen du:]”O, Erregina hori, zure aitak igorri nau zuregana, O, Inanna, zure aitak igorri nau zuregana, Zure aita, goienekoa bere mintzaldietan, Enki, goienekoa bere hitz-etorrian, Zeinaren solasak ez diren erdeinatu behar!”   Inanna santuak…


VATIKA

Antzinako mitologia etruskoan, Vatika sinesmen femenino bat zen, hildakoen gurtzarekin zerikusia zuena. Gauzak horrela, badirudi erromatar muino batean egindako nekropoli batek izen hori hartu zuela, eta hortik letorke, beraz, gaur egungo Vatikano.


GREGORIO TOURSKOAREN HITZAK (VI. MENDEA): KLOVIS, SIAGRIO ETA ALARIKO (486)

Txilderiko hil zenean [frankoen erregea], Klovis semea izan zen haren ondokoa. Siagrio, erromatarren erregea (romanorum rex), Soissonsko hirian bizi zen, bere aita Egidiorena izandako hirian.   Bere erregetzako bosgarren urtean, Klovisek, senideak (Ragnacario erregeak) lagunduta, …


AMONEK TUTMOSIS III.ARI (K.A. 1450 INGURUAN)

Nik eragiten ditut zure garaipenak lurralde guztietan barrena ibiltzeko. Suge distiratsua nire bekainaren gainean dagoena zure zerbitzaria da inortxo ere ez dadin zure aurka altxa zeruraino bitarte.


JAVIER ALFAYAREN HITZAK (1973): ORKESTRA GORRIA

Orain hilabete batzuk elkarrizketa bat argitaratu du [1973] Parisko Le Nouvel Observateur astekariak; elkarrizketa hartan, Leopold Domb-Trepperrek zehaztasun hau egin zuen Orkestra Gorri ospetsuaren buru egindako lanaren gainean: “Historikoki bereizi beharra dago nobeletan agertzen diren…