Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

TAZITO (II. MENDEA): AGRIPINA GAZTEA (I. MENDEA)

Zinez gauza berria eta ordu arte ikusi gabea zen antzinakoen tradizioan: emakume bat ohorezko leku batean erromatar estandarteen aurrealdean; bere parte-hartzea aldarrikatzen zuen hark haren ahaideek lortua zuten Inperioan.


KHALED HOSSEINIREN HITZAK (2013)

Kultura etxe bat bada, hizkuntza ate nagusiko giltza da, gela guztietara sartzeko modua ematen dizuna. Hura gabe, orientazioa galtzen duzu, etxerik gabeko bihurtzen zara, egiazko nortasunik ez duen norbait.


GUILLERMO II.A KAISERRAREN HITZAK (1914)

Arinkeriak eta ahuleriak mundua gerra beldurgarri batean barneratuko dute, Alemania hondatu asmoz. Jadanik ez dago zalantzarik: Ingalaterrak, Frantziak eta Errusiak elkarrekin konspiratu dute gerraren bitartez gu deuseztatzeko


ALEXANDER VON HUMBOLDTEN HITZAK (1814): CARACAS

Caracas hirian atzematen dudana da bertako gobernu bat izateko irrika urduria duela eta nahasi egiten duela hori askatasunaren eta errepublika molde onen aldeko maitasunarekin    


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): MAMBISES (MAMBIAK)

Historialariak oraino ere eztabaidan aritzen dira “mambiak” direla eta. Singularrean “mambi” da, eta kontua da substantibo eta adjektibo hori espainiarrek Kariben izaniko kolonietako jendeari errateko ibiltzen dela, zeinak bide militarretik altxatu baitziren XIX. mendean, eta,…


SUMER (SUMERIAR MITOA, SEGUR ASKO K.A. 3000 URTEKOA BAINO ANTZINAGOKOA)

O, Sumer, herrialde handi unibertsoko herrialdeetan.Beti argiz betea, zu, Sortaldetik Sartaldera,jainkozko legeak banatzen dituzunak herri guztietan!Zure legeak lege loriatsuak dira, ezin iritsiak!Zure bihotza sakona da, hondogabea!Zuk damaizun egiazko jakintza…, zerua bezala, ukiezina da!Bizia ematen diozun…



GUTUNA ALKATEAK ARKEOLOGOARI (1882)

Nire adiskide argi eta bihotz alaigarri hori!Eskatzen didazuna zaila bezain alferrekoa duzu.Bizi osoa eman badut ere lan honetan,inoiz ez ditut zenbatu etxeaketa aztertu bertakoen lagun kopurua.Bakoitzak nola kargatzen duen mandoaren bizkarra edo txalupa hondoan zer gordetzen…


TUZIDIDES: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Bake denboran, Perikles Estatuaren buruzagitzan egon zen bitartean, jakintasunez gobernatu eta segurtasunez zaindu zuen hura; eta haren agintaldian egon zen bere gorenean […]     Bere agintaritzari, adimenari eta osotasun agerikoari esker, herriari bere askatasuna…


EVANGELOS CHRYSOSEN HITZAK (2003): JUSTINIANO

Justiniano I.aren erregealdiaren ondoren (527-565),erregealdi hotsandikoa inondik inora ere,haren ondokoek inperio loriatsu eta distiratsu bat hartu zuten,zenbait arrazoiri esker: Mendebaldean egindako birkonkista gerrak,erromatar erakunde-egiturak izandako berritze handia (bai egitura legegileak eta bai administrazioak) eta hiriburuan bezala hirietan eta landa-eremuetanegindako…