Alaitz Estonba Loinaz

BURUZ BEHERA

Munduan airea kutsatuegi dagoen honetan, zaila da arnastea eta ez naiz musukoari buruz ari. Osasuna politika bilakatu da, jendeak ez dauka irribarrerik kaleko ezezagunei eskaintzeko, egunero berri txarrak bakarrik entzuten dira eta entzuten ez ditugunak…

Gehiago irakurri...

EZ DAKIT ARNASA HARTZEN

Ez da erraza lau pareta artean itxita zaudela arnasa hartzen jakitea. Ez da erraza oihurik ez kanporatzea, malkoak zuretzat gordetzea, amets gaiztoei uko egitea, esperantzak azken haize ufadarekin batera alde ez egitea. Lau pareten artean…


ETXEAK ETXEA IZATEARI UTZI DIO

Nire gelako liburu guztiek leku berean jarraitzen dute, armairuan txukun kokatuta, alfabetikoki ordenatuta, baino jada ez dut txukuntasun horretan behar dudan lasaitasuna aurkitzen. Anaiak berdin jarraitzen du, bere jokoetan murgilduta, arratsaldero lagun berdinei bisita eginez,…


ZEIN KOLORETAN IDATZI POESIA?

Orri zuriaren gainean hitzak koloreztatzean poetak bere nortasunaren zati bat uzten du tintaren azpian. Ez du sortzen bere istorioaren zati bat ez den hitzik, bere sekretuak hizki artean plazaratzen ditu, nahita edo nahigabe. Baina bere buruari…


IDAZTEAN ARNASTEA

Sarritan barre egin ohi digute ameslarioi, idazle izan nahi dugula aitortzean. Ahots eztiz, minik eman nahi ezean edo, adierazten digute idazteak ez digula bizitza konponduko, oso gutxi direla idaztetik bizi diren idazle pribilegiatuak, Nobel edo…


ILUNTASUNEKO XUXURLAK

Goizeko zazpi t’erdiak dira haize hotzak aurpegia lehen aldiz laztantzean nire gorputzak dar-dar egiten duenean. Eguzkia badator laino tartetik, baina kaleak hutsik egoteak ere hotza areagotzen dit bufanda atzean ezkutatzen naizen bitartean. Pausoa azkartzen dut ohiko…