Andoni Uzkeda Mateo

Helderia

Juantxok dirua dakarren bitartean, tabernarat sartuko naiz eta han aiduru egonen. Gaur neronek irabazi dut, garbi neukan gorriek irabaziko zutela, bikoteak ez zeuden batere orekaturik. Ia hobendun sentitzen naiz hain apustu erraxa egin dudalako. Beharbada…


BENTAKO KOMUNA

Arratsaldeko bortzetan geratu gara herriko plazan biltzekotan. Goizeko partida ikusita, bidean bazkaltzea xedatu dugu. Betiko bentetan eskatu dugu tokia. Leku ona da, gure jomugatik hurbil dago eta sukaldari bikaina dute. Gaur, aldiz, ez nago hagitz…


JAIETAN

Jaione gelako giro okaztagarriak nardatuta ohetik jaiki da. Janzten ari deno Josetxori so dago. Zurrunka ari da. Ahoa zabal-zabalik dauka eta darion kirats karminduak den-dena mikazten du. Batek daki zer edanen zuen. Goizeko seietan iritsi…


Berriozarren barna

Berriozarko saihets bidea egin zutenez geroztik, hagitz gutxitan iragaiten gara herrian barna. Denbora behar baita osorik iragaiteko. Zirkulazioa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Dauden semaforo guztiak musker kolorea oraino asmatu gabe zegoen garaikoak dira, gorria…


Xuxurlariak

Akupuntoreareneko itxarongela, beti bezala, jendez mukuru dago. Txokoan geratu den aulkia neure egin ondotik, orrazkideak (orratz kideak) kontatzeari nakio: hamasei (16!). Aulkien biribilaren erdian dagoen mahaitik utzi duten aldizkari bakarra hartu dut eta begiratzen hasi…


BIDEO KLUBA

Kontua duk han ortziral, larunbat eta igande arratsaldeetan sekulako giroa zegoela, bazituan tabernetan gabe, Antsoain bideo klubean elkartzekotan geratzen zirenak. Han asteko gorabeherak trukatzen zituan adiskideen artean, xextoak, pasadizoak. Era guztietako litxarreriak saltzen baitziren, txikitan…


IXEBARENEAN

Amarekin ixebaren baitarat joan naun. Aspaldian geundenan elkartu gabe, betiko kontua dun: zahartuz joanez gero ahaideekin gero eta harreman xume eta tartekatuagoak izaten ditinagu. Gaur, aldiz, bisita egitea xedatu dinagu. Herrirat sartu garelarik lehen Mendia…


ZAKUR ARRISKUTSUA

Egun handia zen, jendeak bere jantzirik egokienak prestatu zituen, jakina, egun berezia, kanta bereziak, jai berezia… baserritar jantzian zihoan talde osoa. Ez da egunero suertatzen den kantaldia egun hartakoa. Berezia da, ez dakit norainoko eragina…


TABERNARIA

Egia erran ez zekiat noiz gelditu dudan kamioia hondarrekoz. Eskuin zango hau azeleragailuari itsatsirik geratu dela emaiten dik. Aldapan goiti goazelarik, oinetakoa beheko aldetik atera arren, lastertasuna ez duk lastertzen. Maaaaantso goazak, arrasmaaaantso. Oro aitzintzen…


ORTZEGUNA

Goizeko bortzak eta hamar. Esnaoilarrak halaxe adierazi du. Jaikitzeko garaia. Zer espero daiteke hain goiz iratzarri behar dugun egunean? Zer on ekarri ote dio gizateriari ohatzea oilaritean uzteko ohitura ulergaitz horrek? Nor kontxori otu zitzaion…