Behiala

KORTEZUBI

  Gixon batek erosi zittuaan famerijelak, biar eitteko. Orratztoki baten eukesan. Etorri jakosanian biar eitteko motibua, etara zitusen orratztokitik. Agindu eutzen biarra; akabau ebenian, etorri jakosan atzera; agindu eutzen biar barrija; akabau eben biarra; etorri…


ESKORIATZA

  Bein, beste askotan lez, atxo bat, egoten ei zan goruetan eskatzien, eta gauero katu bat tximinijetik etortzen ei xakon, eta atxue ikeratu eiten ei zan, eta gixonari kontau ei eutzan zer pasaten xakon. Gero,…


AZKOITIA

  Zorgin batzuek arrantzalle-etxe batekoei gorroto aundia zien eta bertakoak galtzea erabaki zuten. Iru zorgin ziran eta iru uin bata bestea baño gogorragoan biurtu ziran, arrantzalleak itxasoratzeakoan. Zorgin oyek beren artean azi ziran: orrelako ta…


BERMEO

  Bein sartu ei zien Elantsobe’ko portuen Bermio’ko txalupe batzuk arribadan, eta errire atara ei zittuezan erramuek, belak, paluek eta danak, otzarak ez beste guztiyek. Agure bat yuen ei zan geuerako bere errumera lo eitten…


ZESTOA

Iraeta’ko olaan lanean jardun eta etxera zijuala, Atxutxu’ko gizon batek sorgin pilla bat saltoka ta dantzan ikusi zituan zea esaten ari zirala: egunez zar eta gauez gaste. Gizon orrek daiogun erantzun zien. Orduan ori sean…


OROZKO

Aizpuruko abadea krieduegaz juan ei san Supelegorreko kuebara, eta gero aiztuta librua itxi ei eban koban. Eta Atxulaurtik bera datorrela an goiko atxetan danak saies beterik ei egosan, eta gero durundi aundi bat ei san,…


OIARTZUN

Mariana gorri, Mariana gorri, Atta akulluakin, Ama arbaztakin, Korri, korri.


ANDOAIN

-Amona manta gorri, Zeruan ze berri? -Zeruan berri onak Orañ eta beti.


ARAOTZ

-Iratargi, amandre ona, Zeruan ze barri? -Zeruan barri ona Orañ eta beti.


ORMAIZTEGI

-Ilargi amandrea, Zeruan ze berri? -Zeruan berri onak Orañ eta beti.