Eleberrien kutxa – Erlantz Urtasun Antzano

TXEMA ARINAS: “ASPERRA”

  “Ikusten dut nire burua arineketan gure amaren eskutik oratuta, eskolara bidean. Etxetik berandu irten gara, ohi bezala. Baina, ez da harritzekoa, amak dena bere gain hartzen baitu, sukaldeko lana zein ni atondu beharra, kalera…

Gehiago irakurri...

BERTOL ARRIETA: “ABIATZEA DA ZAILENA”

  “Ohi baino musu luzeagoa eman zion senarrari, haurrak besarkatu ostean, eta agur egin zien eskuarekin hirurei, igogailuko atea ixten ari zen bitartean. Zaunka soil bat izan zen Lennonen despedida. —Ama, musukoa! —esan zion Manexek,…


JON MIKEL ARANO: “ERRUSIAR ERRULETARA JOLASTU NAHI?”

  “Aljeriako gerrareni erdialderako ez, baino lehenagorako erditu zuen esakunea Echevarria kapitainak: akabatuta geunden. Lubakietan egindako lurpeko babesleku ziztrin batzuetan bizi ginen, eta ofizial euskoespainiarrak eta biok partekatzen genuen haietako bat. Egun hartan ere arratsaldez…


MIKEL ZUBELDIA: “GOIZ NEGU, BI NEGU”

  “Izua, izua. Izua ez zegoen, Saldivia-Kurtz, oihanaren ilunpe hertsi amaigabean, foko elektriko zuri burrunbarien aldamenean baizik, korridoreetako moketa higatuetan izandako loreak eta gela hutsak zapaltzean, putzuetan itotzen ez diren neoizko letren leinuru mingarrian, zulatzen…


JON ARRETXE: “OSTEGUNAK”

  “Hasierako urte haietan EKIko ikasketetan aritzea tokatu zitzaienek zorte handia izan zuten. Den-dena ez zen ona, egia esateko: instalazioak desastre hutsa ziren, irakasleen maila penagarria zen eta hura dena gobernatu behar zuen zuzendaria beste…


IÑAKI MENDIGUREN: “HALTZAK BADU BIHOTZIK”

  “Aspertua nengoen ohearen erdia hutsik sentitzen; nekatua, gau erdian iluntasunari begira, loarekin adiskidetu ezinik, mamuak inguruan, bakardadea hausnartzen; gogaitua, mahaikiderik gabe bazkaltzen; galdua nuen dei eta gutun irrikituen zain egoteko ohitura; ez nuen aspaldian…


JOSU LANDA: “IPUINAK KONTATZEN NITUENEAN”

“Hurrengo egunean berari tokatzen zitzaion. Farolaren argi baliotsuak iritsarazten zion argiaz nekez irakur zezakeen papertxoa. «Ez zaizkidak mutil zatarrak gustatzen. Abiso». Gaueko hamaikak eta laurden zituen eta handik pixkara etxera joan behar zuen, derrigorrez, bestela…


HARKAITZ CANO: “PARADISUAREN IFRENTZUA”

“Ezin esan aita sekula idazle arrakastatsua izan zenik. Dozena bat nobelatik gora eta bizpahiru poema bilduma argitaratu zituen, baina haietakoren batek harrera ona izan arren, aspaldi daude denak ala denak katalogotik kanpo, paper-ore bihurtu eta…


PILAR KALTZADA: “TXIKIEGIA AGIAN”

“Ateak zarratzeko balio dute giltzek; kanpoko etsaia etxe barrura sar ez dadin, sarraila handiak jartzen ditugu, eta giltza giltzapean gorde. Babestu egiten gaituzte ate itxiek, gure baitan eroso sentiarazten gaituzte. Boterea ematen digute giltzek; gotorlekuak…


XANTI BEGIRISTAIN: “MANEX”

“Eguberrietako egun batean, Manex bihurritxoa, baserrian barna zebilen goizerdi aldean. Oporretan zegoen eta bere zorionerako, momentu hartan ere, gogotik gustatzen zitzaion gauza bat gertatzen ari zen: elurra mara-mara ari zuen, berari atsegin zitzaion bezala. Dagoeneko…