Joseba Aurkenerena Barandiaran

URRUÑAKO IHAUTEAK BERRIZ LORATZEN ARI

Orain dela hemezortzi urte inguru, Urruñako Hazia eta Berttoli elkarteetakoek kaskarotak eta zirtzilak berriro plazaratzea erabaki zuten, eta orduz geroztik urtero lapurtar kutsuko ihaute edo ihoteak herriko auzo, plaza eta karriketan barrena ibili dira garai…


HARTZA DONIBANE LOHIZUNEN UDABERRIARI DEIKA

Aurten ere, eta urteroko kontuari jarraituz, otsailaren 9an, larunbatarekin, hartza, mendietako leize-zuloak utzirik, Donibane Lohizuneko karriketara etorri zitzaigun. Harekin batera ibili ziren, kalez kale eta bazterrez bazter, Lapurdiko inauteria osatzen duten gainerako pertsonaia koloretsu eta…


INAUTERIA LAPURDIN, NAFARROA BEHEREAN ETA ZUBEROAN

Inauteria errito zaharra dugu bai Euskal Herrian eta bai Europa osoan, hainbat ikerlariren irudikoz, Paleolito Arotik datorkigun jai berezia baita. Gure arbasoek leize-zuloetan hartza ezagutu zuten, eta harengan pertsonifikatu zuten ama-lurraren zikloa. Hartza neguan lotan…


HERRI BITXIA

Bada herri bat militarrek egunez eta gauez hartzen dutena, eta bitxi bada ere, herritarrek uniformedunak pozaz txoratzen hartzen dituzte. Lagun-giro ezin hobean dabiltza batzuk eta besteak. Soldaduen arma bakarrak koilara eta sardexka ikaragarri handiak dira….


URDIÑARBEKO MASKARADA EUSKAL INAUTEAREN AITZINDARI

Olentzero eta Urtats joan zaizkigu eta urte zaharretik berrira pasatu berriak gara. Jadanik, inautea euskaldunon ateetan daukagu eta horretan, Zuberoa izan dugu aitzindari, Urdiñarbek aurten jokatu behar dituen maskaraden lehen emanaldia urtarrilaren 6an, hau da,…


OLENTZERO, NEGUA ETA SOLSTIZIOA

Oso garai zaharretatik euskaldunok sua gurtu dugu eta sua erabili izan dugu solstizio eta ekinozioen inguruko jai erritualetan. Jondoni Joane edo San Joanen udako solstizioan sua da jaun eta jabe, garbitzaile eta berritzaile ber denboran….


UZTARITZEKO KABALKADA, EUSKAL ERREPUBLIKA ALDARRI

Uztaritzek badu historia luze eta aberatsa eta gainera luzaz Lapurdiko hiriburua izan da. Uztaritzen biltzen zen Lapurdi gobernatzen zuen biltzarra. Gaur egungo haizeek Baiona hiri handiaren alde ufatu dute eta Lapurdiko eta Iparraldeko hiri nagusi…


URRUÑAKO BERTTOLI KULTUR ELKARTEA 30 URTEZ

Bigarren Gerla Handiaren ondorengo hamarkadak gogor samarrak izan ziren Iparralde osoan. Euskarak etengabe egiten zuen gibelera eta frantsesak haren tokia bereganatzen zuen. Bazirudien euskarak eta Ipar Euskal Herriak etorkizunik ez zutela, azken hatsa eman behar…


ANDERE SERORA PASTORALA

Azken urte hauetan pastorala Lapurdira hurbildu zaigu, eta jadanik hiru pastoral eder izan ditugu: Gerezien denbora, 2014an, Itxaro Bordak idatzirik, Katalina Erauso, 2016an, Maite Berrogainek idatzirik, eta azkena honako hau, Hiriburu Herriak berriki jokatu duen…


AUXTIN ZAMORA AMOTZEKO LARRALDEAN OHORATUA

2018ko apirilean, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen osoko bilkuran, hamasei ohorezko euskaltzain berri izendatu zituzten: Jose Antonio Aduriz, Martxel Andrinua, Txaro Arteaga, Maria Jose Azurmendi, Miren Jone Azurza, Henri Duhau, Izaskun Gastesi, Abel Muniategi, Manex Pagola,…