Joseba Aurkenerena Barandiaran

Ezizenak lapurtarren artean

Euskaldunok beti izan gara ezizenak edo goitizenak jartzeko zale. Hori dela eta, zazpi herrialdeetan ohikoa izan da herri bateko zein bestekoak ezizen batez ezagutzea. Gaur egun ere horrela da. Lapurdin gauza bera gertatzen da, jakina,…


Bittor Iturria saratar pilotariaren patu beltza

Ongitxo dakigu zer ekarri zuten 1914ko eta 1939ko bi gerla handiek Iparraldeko euskaldunentzat. Mutil gazteak frantses armadara deitu eta urruneko gerla-tokietara igorri zituzten. Horietako ainitz, ahal izan zuten guztiak, Hegoaldera igaro ziren desertore gisa, eta…


Estibalitz Sasiola gure literaturaren hastapenetan

Gezurra badirudi ere, ez da gauza handirik aitatu gure literaturan olerkiak idatzi zituen lehen emakumeari buruz, eta azalpen txipi hau egiteko, Patri Urkizu Lezoko idazle eta ikerlari bikainak 2005ean, Baionan argitaratzen den Lapurdum izeneko aldizkariaren…


Daniel Urrabieta ilustratzailearen oihartzuna

Gure historian badira zenbait pertsonaia ahanzturaren iluntasunetan erdi galduta ditugunak; horietako bat dugu Daniel Urrabieta Vierjé. Bere aitona-amonak Gipuzkoatik Madrilera bizitzera aldatu ziren. Danielen aita, Bixente Urrabieta Ortiz, Madrilen sortu zen. Lanbidez ilustratzailea zen eta…


Marga Andurain, Palmirako euskalduna.

2009an, Cristina Morato idazle kataluniarrak Cautiva en Arabia (Arabian gatibu) izeneko eleberri arrakastatsua kaleratu zuen. Liburu horretan euskal emazteki baten abenturak kontatzen zituen, eta bitxia bazen ere, emakume horren historia guztiz ezezaguna zen gure artean….


Migel Leonis kanbotarra Kaliforniako lurretan

Penagarria bada ere, oraindik oso berri gutxi daukagu euskaldunek Ameriketan egindakoez. Herri txikia gara, herri kolonizatua, eta horrek badu bere prezio mingotsa. Horietako bat da, gure historian eta munduan barrena egin dugunaren ezagutze maila eskasa….


Sohütako maskaradak. Olerkiz bidean kantari

Urtarrilak hamaseiak zuen lehena ekarri, Xiberoko bortüak ziren elurrez jantzirik, Sohütako karriketan jendea eta arizaleak han-emenka, hotza denon gorputz-bihotzetan. Xirulariak eta tabalariak ziren mugitu, gibeletik aitzindariak eta beltzeria, denon atzetik herritarrak eta hurbildutakoak, maskaradaren poza…


Inauteria eta euskaldunon mundu magikoa

Jai bat baldin bada sustraitua munduan hauxe da, inauteria –Lapurdin ihauteria deitzen duguna–, munduko bazter guztietan zabaldurik baitago. Bere errorik sakonenak antzinako denboretan gordetzen ditu, eta garai zahar haien oihartzuna ekartzen digu urtero, sentimendu zahar…


Hil da Eguberri eta piztu zaigu Inauteri

Gauza jakina da zein garrantzi handikoak diren solstizioak eta ekinozioak euskaldunen mundu-ikuskera zaharrean, luzaz beraiek izan baitira gure egutegiaren banatzaileak eta bideratzaileak. Neguko solstizioan, neguburu deitzen dugun horretan, gure arbasoek eguzki zaharraren heriotza eta berriaren…


Batixta Bortiri-Sala,Larraineko koblakaria

1979ko abenduan, hogeita hiru urte nituela, Baionako Zabal liburu-denda gogoangarri hartara sartu nintzen, eta han, beste liburu askoren artean, Sü-azia kultur elkarte zuberotarrak fotokopiez egindako liburuxka berde bat topatu nuen. J.B.Borthiry-Sala larraintarrak huntü koblak irakur…