Miriam Huarriz Gurpide

BIZITZEKO ARNASA

Hats bezala pentsatzen zaitut: lurruna, zure larruazala; zure usaina, sehaska. Zure arnasketa geldoaren erritmoan neure baitan biltzen naiz, zure algaratik ihes egiten duen airearen leuntasunean, eta begiak itxi ditut zure bizitza den arnas etereoa galtzeko…

Gehiago irakurri...

EGUTEGIAN ZOMORROA

Nire egunetan zomorro bat ibiltzen ari zen. Iraganean zehar ibili zen, uztailaren 6a pasa zuen. Ezerezera atera zen, eterera, kaltegarrira; orrialdeari buelta eman eta nire etorkizunera hegan egin zuen. Zomorro oso txikia, paper zurizko hegoduna….


A(DI)SKI(DETZA)

Istorio hura kontatu zidan eta sinestu nahi nuen. Gero elkar utzi genuen: niri ez zitzaidan bukaera interesatzen eta bera gurea izan behar zen baina jadanik hutsala zen bukaera erakitzeko tematurik zegoen.


BEILEGI

Zure aiurrien garraztasuna hori kolorea da. Argiduna, limoi tonua. Eta limoiak ez zaizkit inoiz gustatu.


KORRIDORE DANTZA

Nire eskua hartzen du eta, airean altxatu eta gero, berarengana bultzatu nau oldar eztiz. Bulkada txanda baten atrezzoan disimulatu nahian. Nire oinak bere oinen artean dagoen espazioan oinarria hartzen dute, eta aireratu dira mugitzen hasten…


BIZITZEKO ASMOZ

Agian, beste momentuan, orain jakin ditudan gertakariak, edozein pasa eta gero, zerbaitetarako erabilgarriak izango dira. Agian nire elaborazioak, nire bideko zulo gaindituak, erabilgarriak izango dira. Agian ni eta nire pentsamenduak politak garela iruditzen zaio norbaiti….


Ibaia zeharkatu nahian

Iraitz deitzen didate. Zergatik, zertarako. Galderak erantzunik gabe. Suposatzen dut izen bat behar dudalako dela. Nortasun-agiri nazional batekin erregistratuta egoteko. Hartxingadi marratu dizkit oinatekoak. Ahal dudan guztietan oinutsik ibiltzen naiz, lurra sumatzeko. Bakardadea iruditu dakieke,…


Azken kafea

“Epa, Miriam, kaixo! Zer moduz zaude? Ongi?” “Bai, ene!” Irriñoa egin eta nire pausoarekin jarraitu. “Aizu, itxoin. Entzun duzu zerbait Luluri buruz?” Irriñoa ezabatu da. Biratzen naiz. “Luluri buruz? Zergatik, ba?” Lanpetuta egon naiz beti….


Ispilu atzean

Nire ispilua ez da hain handia, ezta txikia ere. Ni bezalakoa. Orain dela hamar urte hor ere ez zegoen. Baina, dena den, solaskide ona da. Ispilu ezberdina da. Bitxia. Marko zuria du eta joan den…


Nizaren kalea

Jakin ez badakizun arren, zu eta ni kale horretan izan ginen. Badakit, Nizaren kalea ez da, Espoz eta Minarena baizik. Baina niretzat beti izan da hori. Leku dotore eta zikina da aldi berean. Prozesionaria Estafetara…