HITZ SOLAS

TABERNARIA

Egia erran ez zekiat noiz gelditu dudan kamioia hondarrekoz. Eskuin zango hau azeleragailuari itsatsirik geratu dela emaiten dik. Aldapan goiti goazelarik, oinetakoa beheko aldetik atera arren, lastertasuna ez duk lastertzen. Maaaaantso goazak, arrasmaaaantso. Oro aitzintzen…


ORTZEGUNA

Goizeko bortzak eta hamar. Esnaoilarrak halaxe adierazi du. Jaikitzeko garaia. Zer espero daiteke hain goiz iratzarri behar dugun egunean? Zer on ekarri ote dio gizateriari ohatzea oilaritean uzteko ohitura ulergaitz horrek? Nor kontxori otu zitzaion…