Ardobeltza

DENBORA

Denbora aurrera doa etengabean. Lo gaudenean ere luzatu egiten dira oro zimur; bilakatuz goaz oro simaur. Aurrea hartu nahi genioke, atzean utz gaitzan beldurra nagusi ez dakigun; helmugara garaiz hel gaitezen. Eta, bat-batean, itoaldiaren ukondokada sentitzen…

Gehiago irakurri...

ITZALA

Gogora dakarzkit nire porrotak. Gogora dakarzkit nire lotsaizunak eta nire akats guztiak. Nire itzala ez da argiari jarritako oztopo baten ondorioa. Nire itzala nire miseria guztien proiekzioa da.  


KATEBEGIAK

Eternalki elkarri begirada eutsiz egiten diote aurre bizitzari; higadurari, tentsioari, euren besarkada ozpintzen duen herdoilari. Denborak ez du gupidarik, denborak ez du pazientziarik, aurrera doa bere apatxek harrapatzen duten guztia txikituz. Baina, hala eta guztiz…


INFLUENZAHARRA

Bakar-bakarrik, kamerari hizketan itsaso erdian dagoelarik. Bakar-bakarrik, bihotza zimel, “atsegin dut” olatuaz egarri. Bakar-bakarrik, ehunka kilometrotara daudenen arreta deitu nahirik. Bakar-bakarrik, dagoeneko hilik, ez baitu bizitzan besterik: haren azalak sekula sentituko ez dituen hamaika dozena…