Edertasuna – Erlantz Urtasun Antzano

Herribehera

Benito Lertxundi (1974) Herribehera Herribehera zure landen zabalera ortzi-muga den hartan mugatzen da. Zure lur emankorretan ixurtzen diren asmoak gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. Zure gaztelu zaharrek gorderik duten aintzina hats tristetan mintzo da…


Orhiko xoria

oger Idiart (1931-2009) Jente gaztia dadila Etxetik hurrun lanila Ez erran galdurik dela: Ützül ditake berhala Jin bedi gure artila Orhiko txoria orhila (berriz) Txoriak jiten zaizkula Huts egin gabe sekula Lehenik bat, gero mila…



AMOROS SEKRETUKI DENA

Bernart Etxepare (1480?-1545 eta gero) Andre eder jentil batek bihoza deraut ebatsi Hartzaz orhit nadinian deusere ezin iretsi Nik hura nola nahi nuke hark banenza onhetsi Ezin benturatuz nago beldur dakion gaizi. Mirail bat nik…


MENDIGOXALIARENA

Lauaxeta (1905-1937) I Mendi eze, ikurrin eder, azke nai zattut axian. Amar gasteren lerdena makilla luzez bidian! Mendi-bitxidor berdiok, arin or duaz kantari: “Dana emon biar yako matte dan azkatasunari”. Eta ixil dago arratsa Euzkadi’ko…


BULTZI LEIOTIK

Xabier Lizardi (1896-1933) Oi, lur, oi, lur! Oi, ene lur nerea… Oi, goiz eme, parre gozoz ernea… ! Arto musker, mendi, baserri zaarrak; aje gorriz abailduta sagarrak; oro laño mee batek estalia, urrez oro eguzkiak…


URRUNDIK HELDU NAIZ

Juan Antonio Urbeltz (1940-) Urrundik heldu naiz luze ibiliz, bidez bide eta bidetako hautsak garia sorrarazi du ene oinetako behatz artetik… Ene burua untzaz ari da estaltzen, eskuetako behatzetan madariondoaren hosto xamurrak loratzen… Bizkarrean… ortzien…


PRIMADERAKO LILIAK

Mixel Labéguerie (1921-1980)   Primaderako liliak goizik ziren loratuak. Urte hartan gertatu zen Pazko erramu baino lehen. Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti. Ezkontarazi gaituzte ez zintudalarik maite. Ginuelarik elgarri eman biziko uztarri ezkilak zeuden…


EZIN UKANA

Henriette Aire (1943-) Nahi duena ezin ukana duenak, Eta ukan dezakena ez nahi, Daukana ezin dezake maita. Nundik lortu dezake zoriona, Nun ez duen onartzen bakartasuna, Amentsetan bederen bizi dezan, Munduak ukatzen dion maitasuna.


GURE BIDE GALDUAK

Benito Lertxundi (1942-) Gu gazteok gaur gabiltza mundu galdu honetan, gerra bat barruan degula zer egin jakin gabe. Gurasoen mundu aldrebes hau ez dugu onartzen, diruaren morroi izaten erakutsi digute. Ilunpe horrek bakardade galduan utzi…