Eric Traonmilin

HAREN AMA

Haren ama deitzen du, olatu gainean, ahots leunez otoiztuz, sentipenen baltsan.   Haren ama deitzen du, makila eskuan, tontorrera iritsiz, izerdi patsetan.   Haren ama deitzen du, erdi lokartzean, plazeretik askatuz, orain ametsetan.    …



Ukitua

Ukitzen nauzunean, ukitua nauzu, ukitzen nauzulako uki sentikorraz.   Ikusten nauzunean, ukitua nauzu, ikusten nauzulako begi eztitsuaz.   Aditzen nauzunean, ukitua nauzu, aditzen nauzulako belarri ernaiaz.   Usaintzen nauzunean, ukitua nauzu, usaintzen nauzulako aitaren arretaz….


Litatzea

Gaur goizean nenbilen itsas bazter hartan, Bidarteko hondartzan, lasai eguzkitan, txoriak lerradurez egurats freskotan, hiperboletan ari haizetxo leunetan edo jarriak uhin punta zurietan.     Itsas ezponda pean, arroka hauetan, ohiko leku hartan, ohiko ordutan,…


Mazela

Baionako bestetan zure ikustean, hartako larrain dantzan arrasti batean, gizonik ederrena zenuen parean, ezinezko ametsen guztiz itzaltzean, zugandik hain hurbila sendi nuenean.   Urrundik ikusiak, gaizki sinetsiak, baina dudarik gabe han zineten biak jendetzaren erdian…


Zergatik eta zertarako irakurle

Zertako poesia irakurle zaren, gaur ez duzu zure buruari galdetzen? Zer ari zaren lerro hauetan bilatzen? Zer ez duzun ja telebistatik jasotzen ‘ta zure denbora atseginez pasatzen?   Hori nire buruari galdetu nion eta erantzun…


Burdin-arroketatik hitzetara

Hainbat urtetan lanean burdin-arrokak egunero ukan nituen lagun gisa, non olerkia ere nuen ahaztua, gizonari ibilarazteko autoa ‘ta eroso berotzeko bere etxea.     Petrolioa ekoizteko nahiz gasa altzairuaz zulotzen genuen arroka, geruzatik isur zedin…


Baina zergatik aitatxi?

Egunsentiaren lehen argi izpiak ez dira susmatzen eta portuko urak udaberriko goiz honetan zimurrik ez. Etxeko logelan: isilik jaiki zaitez, bada, zu mutil, baina zergatik aitatxi?       Aitamak lo atseginetan ongi dautza, haien…


ATE SEKRETUA

Ate sekretua zure gotorlekuan ustekabean nik aurkitu nuenean, liluratu ninduen zuzen zuzenean, ezin asmatuzko altxorren azaltzean, plazeraren izpiak zure begietan.   Urrundik ikusten ez ziren harresiak, halere sasien atzetik susmatuak, gero hesien gibelean ageriak, azkenik…